|
| Amaraun taldea - Kultur Errota
2002ko urriak 25 |
 |
2002ko urriaren 25ean Amaraun taldeak kontzertua eskaini zuen Arrasaten. Kultur Errotak eta Arrasate Euskaldun Dezagunek antolatu zuten ekitaldia. Bertan, jazza eta euskal musika uztartu zituen Durangaldeko taldeak. Amaia Udal Antzokiko sarreran izan zen kontzertua, gaueko 22:30etan.
Musikari birtuoso askok moduan, Amaraun taldekoek jazza oso gustuko dute. Dena dela, konposizio originalak jotzen dituzten arren, beste era bateko kantuak ere badituzte. Herri musikatik hartutako hainbat pieza moldatu eta aberastu egin dituzte jazzaren lengoaiarekin eta Amarauneko taldekideen zuzeneko inprobisazioarekin.
Diskoa ere 2002an kaleratu berri zeukan Amaraunek; Laida du diskak izena. Bertan oso agerian dago jazzaren eta herri musikaren arteko oreka.
[Argazkiak Ikusi] |
|
|
|
|