Arrasate Euskaldun Dezagun
AED Elkartea
  Euskeraz :: Erderaz :: Login ::
Home > Albisteak >Urtzi Urrutikoetxea
Aurkezpena
Non gaude
Nortzuk Gara
Historia
Helburuak
Konposaketa
Funtzionamendu arauak
Zerbitzuak
Agenda
Albisteak
Argazki Albuma
Dokumentuak
Elkarte Erkideagoak
Estekak
Gomendioak
Harremanetan jarri
Iradokizunak
Parte Hartu










Urtzi Urrutikoetxeak irabazi du Jokin Zaitegi Sariketa
Urtzi Urrutikoetxea
Jokin Zaitegi beka irabazi eta gero, Urtzi Urrutikoetxeak. 'Sostalansag' eleberria euskaratuko du irailerako

  Urtarrilaren 31n, ostiralean, XVI. Jokin Zaitegi sariketako epaimahaia bildu zen, Imre Kertész Literaturako azken Nobel saridunaren "Sorstalanság" eleberria euskaratzeko lehiaketa erabakitzeko.

  Aurkeztutako hamabost proiektuen batez besteko kalitate maila ona azpimarratu ondoren, Ibon Uribarri, Joxe Azurmendi eta Xabier Mendiguren Bereziartuk osatutako epaimahaiak Urtzi Urrutikoetxearen lana hautatu zuen.

  Urrutikoetxeak 3.500 euroko saria jasoko du itzulpena egiteko, eta lan amaitua irailaren 1erako entregatu beharko du, Elkar argitaletxeak aurtengo Durangoko Azokan argitaratu ahal izateko.

  2003ko Literaturako Nobel Sariduna jakin bezain laster, haren obra bat hautatuko da euskaratzeko, eta deialdi berria egingo, Arrasateko AED elkarteak eta Elkar argitaletxeak aurten hasi dugun sari-modu hau urteroko ohitura bihurtzeko.

  Urtzi Urrutikoetxea (Bilbo, 1977) idazle, kazetari eta gidoigilea da, Ikus-entzunezkoetan lizentziatua, prentsa idatzian eta telebistan aritua, eta hiru poema-libururen egilea: "Borroka galduetatik gatoz" (Susa, 1997), "Gaur ere ez du atertuko" (Ernestina de Champourcin saria, Arabako Foru Aldundia 1998) eta "Utzidazu karmina kentzen" (Irun Hiria Saria, Kutxa 2000)

[ Albisteak Sumariora Itzuli ]