MATXIN "Ni izango naiz, THE NUMBER 1". Antzerki komikoa
"Ni izango naiz, THE NUMBER 1" izena duen ikuskizun hau sketxez osatua dago. Clown, mimo teknikez baliatuz, hitza, keinu eta mugimenduak uztartzen dira. Janzkerak, gauzek eta musikak antzezpena indartzen dute ikuskizunari kutsu plastikoa emanez.
Oraingo honetan ere gertakari jakin bat "antzinako ehiztari batek, ulertzen ez dituen hizkuntza batzuetan, bera zahartuta dagoela eta ezjakina dela entzunen du" etorriko direnen sorburua da. Erritual baten bidez, gure ehiztaria itxuraldatuko da, gizon berri eta gaur eguneko bilakatuz. Eta horrela, bizimodu arruntean gertatzen zaizkion egoerak azalduko dizkigu antzezlanak: mobilak, internet, ........THE NUMBER 1 izateko. Estilo propioarekin, antzezlanak, beti ere, ikusleen konplizitztearekin, hauen arreta eta irria lortzea du helburu. Ikuskizuna oso egokia da, hala gazteentzat, nola helduentzat.
|