Arrasate Euskaldun Dezagun
AED Elkartea
  Euskeraz :: Erderaz :: Login ::
Home > Aurkezpena >Konposaketa
Aurkezpena
Non gaude
Nortzuk Gara
Historia
Helburuak
Konposaketa
Funtzionamendu arauak
Zerbitzuak
Agenda
Albisteak
Argazki Albuma
Dokumentuak
Elkarte Erkideagoak
Estekak
Gomendioak
Harremanetan jarri
Iradokizunak
Parte Hartu










Konposaketa

 

LAN ARLOAK

 

KULTUR IHARDUERAK

Hizkuntzak kulturarekin duen lotura hestua hurrengo arlotan lantzen dugu: Herri kultura zabalduz, gaurkotasuneko gaiak jorratuz, literatura eta sorkuntza lan berriak sustatuz eta euskara bera ere gaitzat landuz.Helburu hauek lantzeko ekintza ezberdinak antolatu dira: JAZTENen argitalpena, herrietako Euskara Elkarteei buruzko jardunaldiak, literatur lehiaketak, hitzaldi eta mahainguruak, bertso eskola eta ekitaldiak, liburu eta disko azoka, antzerki eta komiki tailerrak...

 

Kultura barruan emakume talde bat ere izan da betik eta 1995ean EKIN, EMAKUMEAK erakundetu zen.

 

EMAKUMEAK - EKIN

Emakumeei zuzendutako mahainguru, hitzaldi, ikastaro, tailerrak... antolatzen ditugu, eta emakumeen gustukoak eta beraien prestakuntzarako interesgarriak direnak, beti ere euskara hutsean. Emakumeak sentsibilizatzen ere lana egiten da, belaunaldi berrietarako euskararen transmisioan duten papera azpimarratuz.

 

 

Belaunaldi berriak hezkuntzan euskararen aldeko apustua egin du, hala ere eskolaz kanpoko euskararen erabilera ziurtatu nahi du Txatxilipurdik.

 

HAURRENTZAKO EKINTZAK - TXATXILIPURDI (1994n erakundetua)

Aisialdian kokatuz eta ekintza ezberdin eta atseginen bidez, ikastetxeekin bateratutako elkarlanean euskara esparru guztietara gizarteratzea du helburutzat, haur eta gaztetxoei kulturaz eta hizkuntzaz euskalduna izango den giroa eskainiz.1988an antolatu ziren udalekuak lehenengo aldiz B ereduko neska-mutilek eskola orduetatik kanpo euskara erabil zezaten. Gaur egun, udalekuekin jarraitzeaz gain asteburutako ekintzak, begiraleentzako prestakuntza-ikastaroak, ludoteka, baby-lekuak,... ditugu martxan. Urtean zehar 2.000 haur eta 60 begirale inguru pasatzen dira Txatxilipurditik, azken hauek ere euskararen aldeko kontzientzia sendoa lantzen dutelarik.

 

16 urtetik gorako gazteek autonomia maila handiagoa dute eta beraien gaiak jorratzeko auto antolakuntza bultzatzen da.

 

GAZTEAK

Guretzat erakargarriak  diren gaiak eta ekintzak jorratzen ditugu, bai talde barrura begira eta bai herriko gazteei zuzenduta. Gazteen arteko harremanak edozein lekutan euskaraz izatea nahi dugu eta horretarako kirol mailako ekintzak, irteerak, jaialdiak, ikastaroak... antolatzen ditugu. Garrantzitsua da baita, herriko jaietan parte aktibo izatea eta hauetan integratzen ditugu gure zenbait ekintza.

 

Euskaraz bizi diren gazteak zoritxarrez, lan mundura sartzerakoan erdarazko mundu baten murgiltzen dira eta lantegietan eragiteko Euskalan Elkartea sortu zen 1996an.

 

EUSKALAN (1996)

AED sortu eta segidan hasi zen Euskalan taldea enpresatan sartzen. Gure lana sentsibilizatzailea da, langileak eta zuzendaritzak motibatzen eta euskara batzordeak bultzatzen saiatzen  gara. Urteak pasatu dira nola eragin asmatu guran eta iazko erakundetzeko apustu berrian ilusio handiak jarrita ditugu. 1.000 bazkidetik gora lortu ditugu eta enpresak erantzuten hasi dira: euskararen normalkuntzarako 8 mikroplangintza martxan jarri dira bailarako enpresatan eta Euskalan erreferentzia gune kohesionatzailea bihurtu da.

 

SENTSIBILIZAZIOA

Sentsibilizazioak toki berezi bat izan du betidanik elkartean. Euskararen erabilera esparru ezberdinetan bultzatzeko herriko erakundeekin harremanetan jarraitzen dugu, euskarak behar bezalako tratamendua izango duela ziurtatzeko. Publizitate eta kroniken neurketak egiten ditugu, abizenak euskal grafiara idazteko kanpaina, pegatinak atera... Euskal ereduaren alde egin izan ditugun kanpainek ere, bigarren hezkuntzara arte "a" eredua desagertzeko lanean garrantzitsua izan da.

 

 

 

KOMUNIKABIDEAK - ARKO (1991)

Komunikabideen aroan bizi gara eta ezinbestekoa dugu eguneroko informazioa euskaraz jasotzea. Honela sortu dira euskara hutsez diharduten Arrasate Press, ATB eta Arrasate Irratia. ARKOk biltzen ditu herri komunikabideak, Arrasaten ematen den herriko informazio maila aberastu eta hobetzeaz gain, euskararen zabalkunderako garrantzizko bide berri bat irekiz, proiektu integratzaile batetan. Zer esanik ez, ARKOk kazetari, publizista eta teknikarien prestaketan funtzio garrantzitsua betetzen du euskarazko kalitatezko profesionalak landuz. Arrasate Pressa 6.300 etxetara banatzen da dohainik astero, ATBk egunero 3 orduz t'erdiz emititzen du eta Arrasate Irratiak 5 orduz.

 

 

Arrasateko euskararen egoerak kezkatzen bagaitu ere, Euskal Herri osokoak ere kezkatzen gaitu. Garbi daukagu euskarak nazio nortasuna ematen digula eta horregatik Iparraldeko euskal erakundeekin ditugu harremanak.

 

HEGOHAXE

 

Hegohaxeren helburua Seaskako ikastolei laguntzeaz gain, Iparraldeko kultura eta errealitate soziala ezagutu eta bertako euskal erakunde ezberdinekin harremanak estutzea da. Auzolandegien antolakuntza izan da zereginik nagusia Hegohaxerentzat, herriko gazteak hango errealitatera hurbildu eta ikastolei laguntzeko xedeaz. Goitibehera liga, bizikleta martxa, Herri Urratsi laguntzea... ekintza asko egin dira baina azkena izan da berritzaileena. Iparraldeko egoera Arrasatera ekarri nahi izan dugu IPARHAXE aste kulturalaz. Abbadiaren Izarrak ikuskizuna ekarri dugu Arrasatera eta Iparraldeko giroan murgiltzeko erakusketa bat landu dugu, herri osoan zabaldu dena.