|
* Zuzendaritza Batza (Zuzendaritza organo iraunkorra)
Lehendakari, lehendakariordea idazkaria, diruzaina eta bat edo zenbait mahaikideek osatzen dute. Zuzendaritza Batza osatzen duten karguak Biltzar Orokorrean aukeratuko dira bi urteko epealdi baterako, espresuki adierazitako kontraerabakia egertu ezezik, berraukeratua izateko aukerarekin.
Zuzendaritza Batzako kide izateko hurrengo ezaugarriak betetzea ezinbestekoa izango da:
- Aukeratua izatea.
- Elkarteko bazkide izatea.
Zuzendaritzako batzaren eginbeharrak honako hauek izango dira:
- Elkarteko gestio arrunta zuzendu biltzar orokorraren erabakiekin bat eginez eta baita honen kontrolpean ere.
- Elkarteak burutuko dituen jarduerak antolatu, fondo soziala administratu egon daitezkeen gastuei aurre egin eta baharrezko izan daitezkeen pertsonala kontratatu.
- Aurreko urteko sarreren likidazioa, memoria eta inbentarioa Biltzar Orokorraren onezpenerako aurkeztu eta baita hurrengo urterako aurrekontuak ere.
- Biltzar Orokorreko batzar arrunt zein apartekoen deialdia egin eta baita eguneko aztergaiak ezarri.
- Karguak izendatu, ahalmenak esku-eman eta boterak eman.
|