|
Elkarte honen jatorria 2003 urte amaieran kokatzen da Gueñeseko udaletxeak garatzen hasia zuen Agenda Local 21 programak eskainitako bultzadari esker. Programa hartan enpresarien ordezkaritzarako solaskide bat falta zen eta egoera honen aurrean Gueñeseko enpresari guztiak bilera batera deitu ziren merkatarien elkarte bat garatzeko aukeraren inguruan eztabaidatzeko, ez soilik enpresarien interesen ordezkaritzarako baizik eta baita ere Enkarterriko udalerri honen egoera ekonomikoa hobetzeko helburuarekin.
Beste zenbait herrietan izandako esperientzia faboragarriak baloratu ondoren, abantail eta desabantailak kontutan izanik eta batez ere proiektu hau etorkizunean arrakasta eta iraunkortasuna izan dezan kontzientzia hartuz.
Era honetan, batzarrak ospatu ziren elkartearen eratze legalaren inguruko gaiak jorratuz, hala nola, elkartearen izenaren eta helbide sozialaren aukeraketa eta Zuzendaritza Batzaren karguen definizioa besteak beste, erabaki guzti hauen geroago Estatutuetan ezarriko zirelarik.
Aldi berean, batzar hauetan, helburu orokorren eta hauen lorpenerako aurreikusitako aktibitate ezberdinen inguruan zenbait puntu ere eztabaidatu ziren hasiera batetik argi geratu baitzen nahiz eta proiektu hau ez dituen bazkideentzako indibidualki berehalako mozkinik sortzen, lortu nahi zen helburu naguzia negozioen profezionaltasunaren bitartez eta merkataritza animaziorako aktibitateen elkarrekiko garapenaren bitartez kontsumitzaile berriak Gueñeseko udalerrira erakarri eta mantentzea zela.
Guzti hau lortu ahal izateko, argi geratu zen bazkideen inplikazioa beharrezkoa zela eta bereziki Zuzendaritza Batzaren lana, zein onginahi hutsez elkarte batek hasieran behar duen lan gogorraz kontzientzia hartuz zazpi enpresariekin sortu zen elkarteari lehen bultzada emateko prest.
Erabaki guzti hauek hartuta zeudelarik, Lehenengo Biltzar Konstitutiboa deitu zen "Asociación de Comerciantes y Hosteleros de Güeñes - Gueñeseko Merkatari eta Hostalari Elkartea" izena zuen eta 30 enpresez osatua zegoen zonaldeko elkarteari hasiera emanez.
Geroago, bazkideek emandako ideiei esker eta Zuzendaritza Batzak burututako lan gogorrari esker, bazkideen zenbatekoa nabarmenki haziz joan da elkarte hau udalerri mailan erreferntzi bihurtu delarik. Eta nahiz eta itxarondako laguntza instituzionala ez izan, elkartea ez da gainbeheratuko Gueñeseko udalerriko enpresa guztietan erosketa eta kontsumoa bultzatzeko helburuarekin gogorki lan eginez.
|