|
Elkartea izaera mugagabeaz sortzen da eta bere desegitea honako arrazoiengatik gerta daiteke:
- Bazkideek horrela erabakitzen dutelako. Egoera hau emango da kasurako espresuki deitutako Aparteko Batzar orokor batean bi herenen baiesko botua jasotzen bada.
- Kodigo Zibilaren 39.artikuluak zehazten dituen kasuetan.
- Epai irmoa dela eta.
Desegite erabakia hartzean, elkarteak izan ditzakeen betebeharrei aurre egin ondoren egon daitezkeen eskubideen, instalazioen eta gainerako ondasunen norakoa ezarriko da.
Bazkideak
Elkarteko partaide izan daitezke hala nahi dutenek ondorengo betebeharrak betez gero:
- Pertsona fisikoen kasuan, adin nagusia izatea edo ez izanez gero, emanzipatua egotea eta eskubide zibilen osotasunaz gozatzea. Bestalde, pertsona juridikoen kasuan, izera juridikoa eta jarduteko ahalmena izatea.
- Beren aktibitate ekonomikoa Gueñes udalerrian garatzea.
Bazkide izan nahi duen edonork lehendakariaren aurrean eskaera egin beharko du eta ondoren Zuzendaritza batzak bere onarpen edo ez onarpena erabakiko du Biltzar orokorraren aurrean altzada errekurtsoa egiteko aukera dagoelarik.
Bazkideen eskubide eta betebeharrak
Elkarteari atxikituta dagoen edozein pertsonak ondorengo eskubideak izango ditu:
1.- Biltzarrean ahots eta botuaz parte hartu.
2.- Zuzendaritza batzako partaide bezala aukeratua izateko eskubidea.
3.- Proposamenak aurkeztu.
4.- Biltzar orokorraren bilera eskatu.
5.- Biltzar orokorra ospatu aurreko 15 egun lehenago elkartearen kontuak aztertu eta fiskalizatu.
6.- Estatutuen kopia izateko eskubidea eta organo artezkarien gaineko eskaerak eta kexak aurkezteko eskubidea.
7.- Ekintza sozial kolektiboetan parte hartu eta bazkideen erabilera amankomunerako zuzentzen diren elementuak erabiltzeko eskubidea.
Bazkideen betebeharrak izango dira:
1.- Elkarteko helburuen lorpenerako aktiboki parte hartu eta antolatutako ekintza sozialetara joan.
2.- Kuota arrunt zein apartekoak ordaindu.
3.- Estatutuak zein Biltzar orokor eta Zuzendaritza batzan hartutako akordioak onartu eta bete.
Bazkide izaera ondorengo kasuetan galdu egingo da:
-
Heriotzagatik edo eta izaera juridikoa galtzeagatik.
-
Ezinbestekoa den baldintzaren bat galdu izanagatik.
-
Bazkideak horrela erabakitzen duelako.
-
Hiru kuota arrunt edo bi aparteko kuota ordaindu ez izanagatik.
-
Elkartearen helburu zein Estatutuen contra falta larriak egiteagatik.
Bazkide izandako batek, bazkide izaera galtzean, elkartearekin izan ditzakeen obligazioen betetzea eskatuko zaio.
Helbide sozialean aldaketa, elkarteko idazkariak dagokion administrazio organoari jakinaraziko dio elkartearen Estatutuen gordailaketarako.
|