|
Gueñeseko merkatari eta ostalari elkartea Gueñes udalerriko zenbait merkatari eta ostalariez osatuta dago zeintzuk merkataritza sektorearen egoera sailaren aurrean batzea erabaki zuten animazio eta dibulgazio ekintzetan elkarlanean aritzeko eta era honetan beren profezionaltasuna zein bezeroekiko harretan hobetu ahal izateko.
Elkartea, bazkide guztiez osatuta dagoen Biltzar orokor batek eta Zuzendaritza batza batek osatzen dute. Azken hau honako parteidez osatuta dago:
- Lehendakaria: elkarteko ordezkaritza jasotzen du. Zuzendaritza Batzak eta Biltzar orokorrak adostutako akordioak egin eta aurreko bi gobernu organoen zuzendaritza burutzen du. Egun, elkarteko zuzendaria Mª Angeles Arza dugu (Marian zapata konponketa).
- Lehendakariordea: Lehendakariari laguntza eskaini eta bertan ez egote kasuetan hau ordezkatu egingo du. Momentu hauetan lehendakari orde kargua Francisco Javier Díez Amezagaren (Hijos de Agustín Díez) esku dago.
- Idazkaria: sarrera eskabideen izapideak egin eta jaso, bazkideen fitxategia eta erregistro liburua eraman eta akta liburuen erredakzio eta zaintza burutzea dagokio. Egun, elkarteak idazkari gisa Natalia Fuica García (Estanco Zaramillo) du.
- Diruzaina: egindako ordainketa eta sarrerak ezagutzera emango ditu eta inbentario, memoria eta aurreko urteko sarrera eta gastuen likidazioa egingo ditu. Halaber, Biltzar Orokorraren onezpenerako zuzendaritza batzari aurkeztuko zaizkion urrengo urterako aurrekontuei buruz azalpenak emango ditu. Jarduera hauetan lanean dugu Lorena Izquierdo Campo (Zuleber).
- Zuzendaritza Batzako partaide bezala ere zenbait mahaikide izango dira. Kasu honetan Ana Isabel Terreos (Ana-Irantzu), MªPuy Arbizu Allende (Peluquería Puy) eta Francisca Alcoceba ( Izader lurrindegia) ditugu.
|