|
Aittitta Txiki Kultur taldea, duela 20 urte sortutako taldea da eta hasieran hankapalu eta txalapartari taldea bazen ere, ibilbide luze horretan hainbat aldaketa izan ditu. Gaur egun taldeak hainbat ekintza soziokultural proposatu eta antolatzen ditu, hala nola: argazki erakusketak, Saharari buruzko ekimenak, perretxiko erakusketak, HIESaren inguruko ekimenak, jaietan hainbat ekimen, Iparraldeko Haizeak egitaraua, Marmitako txapelketa... Gure helburu nagusia herri kultura bultzatu eta garatzea baita. Sarri gaztetxoekin lan egiten dugu, gure ustez gaztetan landu behar baita kulturarenganako zaletasuna eta giza arazoenganako ardura.
|