Mendizaleak gara
Aittitta Txiki
Euskadi en la Sociedad de la Información · Informazio GizarteanKZgunea
Euskeraz::Erderaz Login
Home
 Agenda 
 Albisteak 
 Argazki Albuma 
 Aurkezpena 
 Dokumentuak 
 Gomendioak 
Aurkezpena
  Historia
  Funtzionamendu arauak
  Konposaketa
  Non gaude
  Helburuak
  Nortzuk gara
Historia
Taldea duela hogei urte sortu zen guraso batzuek haiek seme-alabak aspertzen zirela ikusi zutenean. Ume haiek gaur egun 27 bat urte dituzte eta batzuk taldearen dinamikan guztiz integratuak daude. Hasieran ekintza xumeak planteatzen ziren; adibidez, herrian zeuden ekintzetan parte hartu, inguruko herrietako jaietako ekintzetan parte hartu (sukalki txapelketak...), mendira irteerak egin...

Momentu batean ekintzetatan parte hartzea ez zen nahikoa eta ekintzak antolatzen hasi ginen: jaietan, oporraldietan... ekintza gehienak ludikoak ziren eta taldeak beste ibilbide bat hartzea erabaki zuen, giza-arazoak, hain zuzen. Gaur egun, hainbat harreman mantentzen ditugu; udaletxeko,mankomunitateko, kultur etxeko eta herriko hainbat arlorekin. Jai eta Kultur batzordeetako kideak gara
Urtean zehar hainbat ekintza gauzatzen ditugu. Hona hemen garrantzitzuenak:
*Iparraldeko Haizeak
*Kale Antzerkiko antolaketa lanak
*Marmitako txapelketa
*Tiragoma txapelketa
*Abesti txapelketa
*Makailau eta Paella txapelketa
*Txapel jaurtiketa Txapelketa
*Herri Bazkariak (Urtean 3-4)
*Perretxiko erakusketa
*Argazki erakusketa
*Hiesari buruzko jardunak
*Zenbait mendi irteera
Azken boladan taldearen izaera soziala handitu da eta interes bereziz ikusten dugu Sahara aldean gertatzen ari den arazoa. Beraz, beste talde batzuekin batera herri honen egoeraren berri emateko ekimena antolatzen ditugu eta laguntza lortzeko beharrezko pausoak eta ekintzak antolatu, hots: erakusketak, kamiseten salmentak, botika batzeak, janari batzeak...