Alboka Abesbatza
Euskadi en la Sociedad de la Información · Informazio Gizartean
Home > Aurkezpena >Historia Login
Historia
  Alboka Abesbatza 1987.urteko Abenduan sortua izan zen eta gaur egun 57 ahots zuriz osatua dago. Hauetariko 36 partaidek Alboka Txiki bezela ezagutua den taldea osatzen dute eta beste 21ak Alboka Gaztea - ren partaide dira.
  Hasiera batean, ordurarteko musikaren kultura gehien bat eremu itxietara bideratua zegoenez , musika plazaratzeko asmoz sortua izan zen.
  Txikien Alboka taldea zortzi eta hamalau urte bitarteko umeez osatua dago eta gazteen taldea berriz, hamabost urtetik gorako gazteez.
  1990.urtetik B.A.E.- ren (Bizkaiko Abesbatzen Elkartea -ren) barnean aurkitzen da, urte beretik hasita gaur egunerarte, B.A.E. -k antolaturiko kontzertu guztietan parte hartu izan duelarik, baita Begoñako musika hamabostaldian  ere.

  Bere historian zehar eskeinitako kontzertuen artean aipagarriak lirateke Cicero -n(Cantabria) eskeinitakoa, Bizkaiko ordezkai gisa Getxon , Euskal Etxea (Madril) , Premiá de Dalt (Bartzelona) , Poitiers (Frantzia), Baionako Musika Astea ,  Fuenteovejuna (Cordoba) , París , Oliveza (Extremadura) , Fuentealbilla (Albacete)...

 

  1997ko Urrian, abesbatzak SussMayr -en "Das Damenfest  " operetaren antzezlana burutu zuen, hamargarren urteurrena ospatzeko asmoz, arrakasta izugarria izan zuelarik.
  Hamargarren urteurrena zela medio, abesbatzak kontzertu ugari eskeini zituen Euskadiko hainbat herritan.

    Bere zuzendaria Mª Elena Iturriagagoitia  izan da betidanik.