|
1)AURKEZPENA
Areto-futbol saila 1990-91 denboraldian hasi zen martxan, Gipuzkoako Federakuntzak antolatutako txapelketa. Lehenengo denboraldian 3. maila probintzialean jokatu ondoren, 2 denboraldi bikainetan autonomi mailara igo zen. 1991-92an Euskadiko Kopako finala jokatu zuen, azpitxapeldun geratuz, eta harrezkero, 1. eta 2. mailetan aritu da.
Sailak 1997/98an oso une garrantzitsua bizi izan zuen, gazte taldea osatu zenenan. Erronka horri eutsi egin zitzaion, momentu honetan 2 taldeak mantenduz. Gora joan diren jokalarien artean, honako hauek aipa daitezke: Mikel Gorostidik 1992-93an Gipuzkoako gazte mailako selekzioarekin jokatu zuen Gasteizen Euskadi txapelketa. 1996-97an berriz, Euskadiko selekzioarekin jokatu zuten Extremaduran Estatuko txapelketa Roberto Maiztegik seniorretan eta Xabier Arkauzek gazteekin.
ZUZENDARITZA: Iñaki Igartua, Jerardo Eskarza (Lehendakaria) eta Pedro Alustiza.
|