|
| Beste zenbait kirol |
 |
 |
ESKIA: Aloņa Mendiko eski sailak urtero antolatzen du eski irteera. Nahiz eta irteera hauek Urtarrila, Otsaila, Martxoa eta Apirila aldera izan, garaiz apuntatzeko gomendioa luzatu ohi dute (gutxienez irteeta eguna baino 15 egun lehenago), plazak mugatuak dira eta. Informazioa eskatzeko (adibidez, federatu txartelari buruz) edota apuntatzeko jendeak Aloņa mendi tabernara jotzen du. Irteerak asteburukoak dira normalean eta Formigal, Andorra, Baqueira, Cervinia (alpeetan) edota Luz ardiden bixitatzeko aukera paregabea da.
BOLEIBOL: Urte asko iraun ez bazuten ere, Boleibol talde bi izan ziren laurogeigarren hamarkada hasieran. Zubikoan entrenatzen zuten. Marilu Uribetxeberria, Agustin Zarketa eta Migel Angel Agirrezabal nabarmendu ziren besteak beste.
3. BESTE HAINBAT EKINTZA:
-Aipatzekoa da Araotzeko zubian egiten den puentig-a.
- Aloņa bizkarrean eta Belar ingurua parapentea.
- Aeromodelismoa; hau ere Belarren.
-Arantzazun antolatzen den trialsin-txapelketa
-Zubikoako igerilekuan tarteka izan diren water-polo partiduak.
- Jaturabeko urtegian (Araotz) antolatzen den arrantza txapelketa.
-Txopekuako tiraketa lehiaketak.
-San Migeletako herri kirolak (sokatira, bola lehiaketa, aizkolariak).
- Aerobic erakustadiak Zubikoan.
- Olaiturrin zein Ibarran jokatzen dire herriko futbol-txapelketak.
-Ezagunak diren auto-Kross probak eta lehiaketak Urrutxun.
Ikusten duzuenenez, aukera zabala da. Animatu zaitezte!
[Informazio Gehiago]
|
 |
|
|
|
| Gimnasia |
 |
 |
1)AURKEZPENA
Sail hau 1991 urtean sortu zen, eta normalean neskak soilik hartzen dute parte. Laupabost urtetik hamalau bitartean aritzen dira aixkomentean neska gazteak kirol hau egiten. Aloņa Mendik parte hartu izan du Gipuzkoa mailako lehiaketetan, baina ez beti, maila lortu baino lehen neska gehienak utzi egiten baitute. Beraz, zaletasun hutsagatik aritzen direla esan daiteke, konpetizio zentzu handiegirik gabe. Kirolari bakoitzak hilero hainbesteko kuota txiki bat ordaintzen du, entrenatzailearentzako. [Informazio Gehiago]
|
 |
|
| Areto Futbola |
 |
 |
1)AURKEZPENA
Areto-futbol saila 1990-91 denboraldian hasi zen martxan, Gipuzkoako Federakuntzak antolatutako txapelketa. Lehenengo denboraldian 3. maila probintzialean jokatu ondoren, 2 denboraldi bikainetan autonomi mailara igo zen. 1991-92an Euskadiko Kopako finala jokatu zuen, azpitxapeldun geratuz, eta harrezkero, 1. eta 2. mailetan aritu da. [Informazio Gehiago]
|
 |
|
|
|
| Karatea |
 |
 |
1)AURKEZPENA
Karate saila 1994an sortu zen, Arrasateko entrenatzailearen ardurapean, aurretik ere Zubikoa Kiroldegian karate entrenamenduak egin arren. Kirolari bakoitzak hilero hainbesteko kuota txiki bat ordaintzen du, entrenatzailearentzako. Gaur egun astean pare bat aldiz aritzen dira gaztetxoak, eta nagusiagoak hiru bider. [Informazio Gehiago]
|
 |
|
| Tenisa |
 |
 |
1)AURKEZPENA
Tenisean hiru mailatan sailkatzen dira Aloņa Mendiko jokalariak, nagusiak edo seniors, gazteak edo juniors, eta gaztetxoak. Urten bi txapelketa ofizial antolatzen dira, udaberrikoa eta San Migeletakoa. Horrez gain, Federakuntzaren babesean egiten diren beste hiruzpalau txapelketa ere Oņatin elkartzen dira, Aloņa laguntzaile izanik. Eskuarki astean hiru bider entrenatzen dira, eta Nagusiak Euskal Herria gehi Errioxa eta Cantabria batzen dituen liga bat jokatzen duten bitartean, gazteak Gipuzkoako mailan aritzen dira bereziki.
[Informazio Gehiago]
|
 |
|
|
|
| Saskibaloia |
 |
 |
1)AURKEZPENA
Saskibaloi sailak dinamismo handia du, zuzendaritza sendoarekin eta kirolari saiatuekin. Aurrekontu aldetik ondo betetzen ditu urteak, eta beharbada hutsunea entrenatzaile faltan dago, sail guztietan bezala.
Talde bakoitzak Gipuzkoako bere ligan hartzen du parte, eta hor eroso mantentzea izaten da helburu nagusia, mailaz igotzea baino. Oņatitik kanpora ikastera doazenak ostiraletako entrenamenduan soilik aritzen diren bitartean, bertan bizi direnak beste bat edo bi egiten dituzte, adinaren arabera. Neskek zein mutilek parte hartzen dute. Bazkide kopurua: 250. [Informazio Gehiago]
|
 |
|
| Igeriketa |
 |
 |
1)AURKEZPENA
Igeriketa Sailak sorreratik izan zituen igerilari asko, eta harrezkero antzerako maila mantentzen du, gora behera handi barik. Zuzendaritzan betidanik gurasoak egon dira, giro onean, eta egitura edo igerilarien kopuruari erreparatuz, Gipuzkoako seigarren elkarte dela esan genezake. [Informazio Gehiago]
|
 |
|
|
|
| Eskubaloia |
 |
 |
1)AURKEZPENA
Eskubaloi saila sortu zenenan baldintza eskasetan aritu zen hainbat urtetan, Olaiturrin eta Enparantzan jokatuz, eta Unibertsitateko garai hartako nolabaiteko aldagelak erabiliz. Baina han ereindako zaletasuna ezinbestekoa suertatu zen Zubikoa Kiroldegia eraiki zenerako, eta harrezkero sail dinamikoa izan dugu, gazteen estimakoa. [Informazio Gehiago]
|
 |
|
| Atletismoa |
 |
 |
1)AURKEZPENA
Atletismo sailak bi arazo izan ditu. Aurrena Luis Mari Samaniego kirolari eta entrenatziale izan zenekoa. Indar dexente lortu zuen herri mailan, baina Luis Mari Gasteizko Cegasara joan beharrean aurkitu zenean, errelebo sendorik ez zen egon. Horrela, laurogeigarren hamarkada bukatzear zela guraso taldea elkartu zen saia berpiztu guran, eta gaur egun arte horrela dirau, zuzendaritzan kirolarien gurasoak daudela. [Informazio Gehiago]
|
 |
|
|
|
| Txirrindularitza |
 |
 |
1)AURKEZPENA
Txantxiku-Txoko elkartean zegoen txirrindularitza taldea, eta 1967an egoitza egin zenean, Aloņa Mendiko Sail bihurtu zen. Urte batzuk ahul samarrak izan bazituen ere, txirrindularitza sailak egoera ona bizi du azken urteotan, zuzendaritza sendoa eta behar adina kirolariekin. Ekonomia alorrean babesleak baditu, eta pozik esan daiteke urte osoan egiten den lan isilak bere fruituak ematen dituela. [Informazio Gehiago]
|
 |
|
| Pilota |
 |
 |
1)AURKEZPENA
Pilota sailak osasun ona dauka antolakutza aldetik, eta gaur egun lanean nahiko jende ari da zuzendaritzan iragango urteekin konparatuz. Baina pilota mundua pilotari hobeak edo arruntagoak izateak baldintzatzen du erabat, eta Oņatin famatuak izan diren pilotariak eraman dituzte ikusleak frontoietara. Kirol hau Txantxiku-Txokotik Aloņa Mendira egoitza zabaldu zenean igaro zen, eta sailaren emaitzarik nabarmenena Herri arteko lau finaletara ailegatzea izan zen, 1979an Arrasateren aurka, 1980an Azkoitiaren aurka etq 1986an eta 1987an Donostiaren aurka jokatu zuten. Lau finaletan galdu arren, sortutako ikusmina eta zaletasuna izugarria izan zen. [Informazio Gehiago]
|
 |
|
|
|
| Futbola |
 |
 |
1)AURKEZPENA
Aurretik esan dugun bezalaxe, futbol sailarekin sortu zen, hain zuzen, Aloņa Mendi Kirol Elkartea 1949an. Ordutik hona dexente aldatu da sail honen bilakaera. Hasieratik eta hirurogeigarren hamarkada bukatu artean ikuskizun nagusia futbola zenez (jarraitzaile gehien duen saila izaten jarraitzen du), Azkoagaingo futbol zelaia igandero betetzen zen, herrian jai giro alaia sortuz. [Informazio Gehiago]
|
 |
|
| Espeleologia |
 |
 |
1)AURKEZPENA
1967. urtean sortua. Aloņa Mendiko espeleologia taldeak lehengo erara jarraitzen du, modan dauden joera deportiboagoak baztertuz. Beraz, sailaren egitekoak atal desberdinetan bana daitezke:
Leizera sartu aurretik bibliografia begiratu eta dauden datu guztiak aztertu.
Barruan, argazkiak atera, mapetan kokatu, esploratu, neurriak hartu eta topografiatu.
Ondoren, artxibategian txostena zabaldu, datuak Aloņa Mendin gorde, eta kopia Donostiako espeleologiako artxibategira bidali.
Barruan hezurrak aurkitzen badira, lagin (muestra) bat soilik atera, sailkatu, argazkiak atera, eta Donostiako Aranzadi elkartera bidali azterketa sakona egin diezaioten.
[Informazio Gehiago]
|
 |
|
|
|
|