Aloña Mendi K.E.
  Euskeraz :: Erderaz :: Login ::
Home > Elkarte Erkidegoak >Beste zenbait kirol
Aurkezpena
Helburuak
Funtzionamendu arauak
Egoitza
Nortzuk gara
Historia
Non gaude
Zerbitzuak
Agenda
Albisteak
Argazki Albuma
Dokumentuak
Elkarte Erkidegoak
Estekak
Gomendioak
Harremanetan Jarri
Iradokizunak
Parte hartu










Beste zenbait kirol
  1. ESKIA: Aloña Mendiko eski sailak urtero antolatzen du eski irteera. Nahiz eta irteera hauek Urtarrila, Otsaila, Martxoa eta Apirila aldera izan, garaiz apuntatzeko gomendioa luzatu ohi dute (gutxienez irteeta eguna baino 15 egun lehenago), plazak mugatuak dira eta. Informazioa eskatzeko (adibidez, federatu txartelari buruz) edota apuntatzeko jendeak Aloña mendi tabernara jotzen du. Irteerak asteburukoak dira normalean eta Formigal, Andorra, Baqueira, Cervinia (alpeetan) edota Luz ardiden bixitatzeko aukera paregabea da.
  2. BOLEIBOL: Urte asko iraun ez bazuten ere, Boleibol talde bi izan ziren laurogeigarren hamarkada hasieran. Zubikoan entrenatzen zuten. Marilu Uribetxeberria, Agustin Zarketa eta Migel Angel Agirrezabal nabarmendu ziren besteak beste.

 

3. BESTE HAINBAT EKINTZA:

 

-Aipatzekoa da Araotzeko zubian egiten den puentig-a.

- Aloña bizkarrean eta Belar ingurua parapentea.

- Aeromodelismoa; hau ere Belarren.

-Arantzazun antolatzen den trialsin-txapelketa

-Zubikoako igerilekuan tarteka izan diren water-polo partiduak.

- Jaturabeko urtegian (Araotz) antolatzen den arrantza txapelketa.

-Txopekuako tiraketa lehiaketak.

-San Migeletako herri kirolak (sokatira, bola lehiaketa, aizkolariak).

- Aerobic erakustadiak Zubikoan.

- Olaiturrin zein Ibarran jokatzen dire herriko futbol-txapelketak.

-Ezagunak diren auto-Kross probak eta lehiaketak Urrutxun.

 

Ikusten duzuenenez, aukera zabala da. Animatu zaitezte!

 

 

[ Elkarte Erkidegoak Sumariora Itzuli ]