|
1)AURKEZPENA
Sail hau 1991 urtean sortu zen, eta normalean neskak soilik hartzen dute parte. Laupabost urtetik hamalau bitartean aritzen dira aixkomentean neska gazteak kirol hau egiten. Aloña Mendik parte hartu izan du Gipuzkoa mailako lehiaketetan, baina ez beti, maila lortu baino lehen neska gehienak utzi egiten baitute. Beraz, zaletasun hutsagatik aritzen direla esan daiteke, konpetizio zentzu handiegirik gabe. Kirolari bakoitzak hilero hainbesteko kuota txiki bat ordaintzen du, entrenatzailearentzako.
Urtean zehar bi emanaldi egiten dituzte Zubikoan, aurrerapenak ikusleei erakutsi asmoz. Irailetik ekainera entrenatzen dira Institutuko gimnasioan, astean pare bat aldiz. Eta neskatilen gurasoek hartzen dituzte zuzendaritza eta lan ardura guztiak, entrenatzailearekin elkarlanean.
Kirol honen modalitateen artean, honako hauek aurki ditzakegu: esku librea, soka, baloia, uztaia eta mazak. Gehienetan kirolarik modalitate denetan trebatzeko ahalegina egiten dute, eta entrenamenduak zein emanaldiak musikaren erritmora izaten dira. Bazkide kopurua 48 pertsona inguru dabil.
ZUZENDARITZA: Iñazio Irizar, Mikel Angel Guridi, Mikel Ugarte (Lehendakaria), Guillermo Cerqueira eta Santiago Aietxu.
|