Aloña Mendi K.E.
  Euskeraz :: Erderaz :: Login ::
Home > Elkarte Erkidegoak >tenisa
Aurkezpena
Helburuak
Funtzionamendu arauak
Egoitza
Nortzuk gara
Historia
Non gaude
Zerbitzuak
Agenda
Albisteak
Argazki Albuma
Dokumentuak
Elkarte Erkidegoak
Estekak
Gomendioak
Harremanetan Jarri
Iradokizunak
Parte hartu










Tenisa

1)AURKEZPENA

Tenisean hiru mailatan sailkatzen dira Aloña Mendiko jokalariak, nagusiak edo seniors, gazteak edo juniors, eta gaztetxoak. Urten bi txapelketa ofizial antolatzen dira, udaberrikoa eta San Migeletakoa. Horrez gain, Federakuntzaren babesean egiten diren beste hiruzpalau txapelketa ere Oñatin elkartzen dira, Aloña laguntzaile izanik. Eskuarki astean hiru bider entrenatzen dira, eta Nagusiak Euskal Herria gehi Errioxa eta Cantabria batzen dituen liga bat jokatzen duten bitartean, gazteak Gipuzkoako mailan aritzen dira bereziki.

 

Tenis sailaren osasuna ona dela esan daiteke, zuzendaritza sendoarekin eta gero eta zaletu gehiagorekin, izugarrizko indarra hartu du azken urteotan. Bertoko txapelketetara pozik etortzen dira kanpotar ugari, maiz Aloña Mendik banatzen dituen sariak handienetakoak izaten direlako.

 

ZUZENDARITZA: Marcelino Muñoz, Jose Manuel Blanco, Jabier Balzategi (Entrenatzailea), Roberto Errasti (Lehendakaria) eta Jose Luis Moreno.

 

2)NABARMENDU DIRENAK

JABIER BALZATEGI, 1948, TENISEAN NABARMENDU DA GEHIEN BAT ZENBAIT TXAPELKETETAN PARTE HARTUZ. EGUN ENTRENATZAILE LENATAN DIHARDU.

AINHOA ZUMALDE, 1985. ORAIN ARTEKO TENISLARIRIK AURRERATUENA ETA HEMEN BATU DITIGUN KIROLARI GUZTIEN ARTEAN GAZTEENA. INGURUETAKO TXAPELKETA UGARI IRABAZI DITU: IRUN, LAUKARIZ, MENDIZORROTZA, ETA ABAR. EUSKADIKO SELEKZIOKO PARTAIDE, TARRAGONAN EGINDAKO ESTATUKO TXAPELKETAN ARITU ZEN.

[ Elkarte Erkidegoak Sumariora Itzuli ]