Aloña Mendi K.E.
  Euskeraz :: Erderaz :: Login ::
Home >2003ko Azaroa
Aurkezpena
Helburuak
Funtzionamendu arauak
Egoitza
Nortzuk gara
Historia
Non gaude
Zerbitzuak
Agenda
Albisteak
Argazki Albuma
Dokumentuak
Elkarte Erkidegoak
Estekak
Gomendioak
Harremanetan Jarri
Iradokizunak
Parte hartu










2003ko Azaroa

Hilabeteko laburrak

----TXIRRINDULARITZA:

MARKEL IRIZARREK BI URTETARAKO SINATU DU EUSKALTEL-EUSKADIREKIN.

Afizionatuetan bost urte eman ondoren (bi Ulma-Cegasa eta hiru Olarran) Urriaren 30ean sinatu zuen Markel Irizarrek Euskaltel-Euskadirekin bi urtetarako kontratua. Hogeita hiru urte ditu Markelek eta etorkizuna aurretik. Oso gustora agertu da hurrengo urtera begira kontzejupetik aldizkariak egin dion elkarrizketan nabari denez. Debuta, otsaileko lehenengo astean, Mallorka edo Qatar-eko itzulian egingo du. Aukerarik balego Paris- Roubaix korritzea gustatuko litzaioke. Bere hurrengo ametsa Jon Odriozolarekin batera tropelean aritzea da: asko lagundu dit Jonek eta gauza ederra izango da profesionalen tropelean elkarren ondoan aritzea. Hortik aurrera, helburu konkreturik markatu gabe, profesionaletan konsolidatzea edo egonkortzea lortu nahiko luke.

 

----ESKIA:

ESKI IRTEEERAK ALOÑA MENDIREKIN 2004

Asteburuko irteerak

  • BAQUEIRA-BERET: Urtarrilak 16-17-18 eta otsailak 6-7-8
  • LUZ ARDIDEN: Otsailak 13-14-15
  • FORMIGAL: Martxoak 12-13-14
  • ANDORRA: Martxoak 18-19-20-21

Alpeetako irteera

  • CERVINIA: Apirilaren 10etik 17ra

Informazio gehiago Aloña Mendi tabernan

----MENDIA

MENDI IRTEERA ARALAR ALDERA

  • Ibilbidea: Lizarrusti- Irumugarrieta- Errazkin
  • Eguna: Azaroak 23
  • Ordua: goizeko 8ak
  • Tokia: Txaketuaneko kantoia.

 

----IGERIKETA

Iñaki Guridi distantzia luzeko Gipuzkoako igeriketa txapelduna. Getaria-Zarautz trabesia izan zen jendetsuena, 700 igerilarirekin; tartean 23 oñatiar.

---ARETO FUTBOLA

SEI PARTIDUTIK SEI GARAIPEN. Areto futbol taldea denboraldi hasiera bikaina egiten ari da. Aurreneko sei partiduak irabazita 2.mailako probintzialeko sailkapeneko buruan dago.

[ Albisteak Sumariora Itzuli ]