Aloña Mendi K.E.
  Euskeraz :: Erderaz :: Login ::
Home > Aurkezpena >Historia
Aurkezpena
Helburuak
Funtzionamendu arauak
Egoitza
Nortzuk gara
Historia
Non gaude
Zerbitzuak
Agenda
Albisteak
Argazki Albuma
Dokumentuak
Elkarte Erkidegoak
Estekak
Gomendioak
Harremanetan Jarri
Iradokizunak
Parte hartu










Historia
HISTORIXA APUR BAT
 
Kirol Elkarteen betebeharra Oñatin Aloña Mendik hartu zuen duela berrogeita hamairu urte, eta zorionak besterik ez du merezi urte hauetan egin duen guztiagatik. Udal taldeek beti aldamenean izan ditu laguntzeko, instalakuntzak eskainiz eta hainbat ekimenetan ekonomikoki lagunduz.
Aipatzekoa da futbol sailarekin sortu zela, hain zuzen, Aloña Mendi Kirol Elkartea 1949an. Urte berean, Azkoagain kanpo futbolak bizi zuen bere inaugurazioa eta ordutik hamaika partidu jokatu dira bertan jende multzo izugarria erakarriz. Aloñaren lehen partidu ofiziala Izarraren(Bergararrak) aurka izan zen.

Gaur egun Kirol Elkarte hau inoiz baino sendoago aurkitzen da, 13 sail sendorekin. Anton Inza eta Angel Barrena 1987an sartu ziren, Enrike Zubiaurrerekin batera zuzendaritzan aritzeko. Azken hamabi urte hauetan aurrekoek ezarritako ardatz nagusia mantendu dugu: udaletxetik independiente jarraitu, sail bakoitzari lagundu, sail horietako zuzendaritza taldeei lagundu, hilean behin egiten ditugun bilerak giro onean antolatu, eta handik eta hemendik lortzen diren diruak denon artean banatu.

 

Oñatiko Kirol Elkarteak herriaren gainean kokaturik dagoen aloña mendikateari zor dio argazkian ikusten den bezala.

1940. urtean, gerra bukaturik eta oñatiar gehienak beraien etxeetara itzuliaz batera, hasi zen herria futbol zelai baten beharrean.

Aloña