Aloña Mendi K.E.
  Euskeraz :: Erderaz :: Login ::
Home > Aurkezpena >Funtzionamendu arauak
Aurkezpena
Helburuak
Funtzionamendu arauak
Egoitza
Nortzuk gara
Historia
Non gaude
Zerbitzuak
Agenda
Albisteak
Argazki Albuma
Dokumentuak
Elkarte Erkidegoak
Estekak
Gomendioak
Harremanetan Jarri
Iradokizunak
Parte hartu










Funtzionamendu arauak
Barruraa!!!

1) Aloña Mendi kirol elkarteak federatu txartela eskuratzeko aukera ematen du. Nahi duenak lortu dezake, epe batzuen barruan Aloña Mendi tabernara joanaz; bertan jaso ahal izango duzue dauden aukera ezberdinei buruzko informazio zehatza eta txartela izatearen abantailen berri.

 

2) Sail guztietako kideak asteazkenetan elkartzen dira egoitzan. Informazio gehiagorako begiratu hemen.

 

3) Bazkidea izanez gero, egoitza eskura izango duzu:

  • Bertan biltzeko
  • Ekintzei buruzko informazioa jasotzeko
  • Zure iritzia edo proposamenak emateko
  • Bertako materiala erabiltzeko: ordenagailua, fax-a, liburuak,...

 

4) Aloña Mendik kirola era zehatz baten garatzeko aukera ematen du bere sail ezberdinei esker. Sail bakoitzean pertsona hauek hartuko dute parte:

  • ENTRENATZAILEA: Jokalarien prestaketa gidatzen du, disziplinaz eta giro onean. Entrenatzaile bezala diharduen pertsonak pazientzia handia izan beharko du, eta bere jokalariak motibatzen jakin.
  • SAILEKO LEHENDAKARIA: Jokalariekin eta entrenatzaileekin kontaktuan egoten da orohar. Batez ere, elementu materialez arduratzen da (botikina, fitxak, aldagelak,...) baina ez du ahaztu behar sailari babesa eman behar diola bai garai onenetan eta baita ere txarrenetan.
  • KOLABORATZAILEAK: Hauek kirolarien gurasoak izaten dira. Askotan kolaboratzaileak zuzendaritza taldeko kideak izaten dira. Garrantzitsuak dira jokalari taldearen euskarri (apollo) gisa.
  • JOKALARIAK: Jokalariei batez ere, elkarteari errespetu handia izatea eskatzen zaie. Bai beraien harteko tratuan, eta bai beraien inguruko beste pertsonekin (entrenatzailea, saileko lehendakaria, elkarteko edozein sozio). Hauek garbi izan behar dute elkarte bat mantentzea kosta egiten dela, beraz beraien ekintzak arduraz eta klima onean egitea gomendatzen da.

 

5) Instalazio egokiak eskeintzen saiatzen dira (Zubikoa kiroldegia, Olaiturri, Ibarra, Azkoagain). Baina batzutan arazoak izaten dira.

 

6) Finantziazioa Udal taldeen eta babesleen bidez lortzen dute. Adibidez: Oñatiko Udala, EPSA (energía portátil S.A.), Arikurtz-eko kobak,...

 

 

Futboleko baloia