|
Altzolatarren Dorretxeko Elkartea, 1981. urtean jaio zen baina hasieran Elgoibarko Filatelia Elkartea zeritzan. Garai horietan, alkatea zen Luis Arrieta Jauna, filateliko amorratua zen ere. San Antoneko jaiak indartzearen asmoarekin, garai horietan Eibarren zegoen Arrate Elkarteari eskatu zion zigilu erakusketa bat antolatzea Elgoibarren. Erakusketa hau liburutegiko gelan egin zen. Erakusketaren arrakasta ikusirik Elgoibarren Elkarte Filatelikoa sortzea erabaki eta sortu egin zen. Merkatu Plazako 2. solairuko gela baten kokatu zen bere egoitza.
Hasiera gogorra izan zen. Elkarteak, filateliako materiala eros ahal zizateko, bere bazkideei mailegu bat eskatu behar izan zien, lehenengo erakusketako material guztia Eibarko Arrate Elkartearena baitzen.
Bigarren erakusketarako, 1982ko urtarrilean ospatutakoa, Juan Mugerza, haina bider txapeldun eta Elgoibarren ospatzen den kros proba ospetsuari izena ematen diona, kirolariaren zigilua lortu zen. Gainera, 2000. urterarte Egotoki Kirol Elkarteak antolatzen zuen ekitaldia hau, gaur egun Mintxeta Atletismo Taldeak antolatzen du. Erakusketa honetako zigilua erabateko arrakasta suposatu zuen elkartearentzat, 2000 sobre egin ziren zigilu berezi hau eramateko eta den denak agortu ziren, bat bera ere gelditu gabe. 1982. urteko lehenengo erakusketa hau, Errosario kaleko Kutxaren sotoan egin zen, mota honetako ekimenentzako Kutxak prestaturik zuen lokalean alegia.
|