AMAL. Asociación de Amigos del Pueblo Saharaui
  Euskeraz :: Erderaz :: Login ::
Home > Argazki Albuma >Sumario
Aurkezpena
Historia
Non gaude
Helburuak
Konposaketa
Nortzuk gara
Funtzionamendu arauak
Zerbitzuak
Agenda
Albisteak
Argazki Albuma
Dokumentuak
Elkarte Erkidegoak
Estekak
Gomendioak
Harremanetan Jarri










Oporrak Bakean 2006
“Oporrak bakean” programa udaro aurrera eramaten da, eta bere iraupena 2 hilabetekoa da: Uztailaren hasieratik irailaren hasierara. Bidaiaren gastuak "AMAL" elkarteak ordaintzen ditu, eta umeak hartzen dituzten familien menpe gelditzen dita hauen elikadura, jantzi eta zaintza gastuak; beste seme-alaba bat balitz bezala tratatuz. Familia hartzaileek ume Saharauiei, maitasunaz gain, elemento beharrezko asko ematen diete, errefuxiatu kanpamenduetan ez dituztenak. [Argazkiak ikusi]
[Argazkiak Ikusi]
Lehendakariaren harrera ume saharauiei
Urte honetan (2006), ohiko Saharauiez gain Santurtzira 10 ume Palestino heldu dira, Santurzi izanik Euskal Herriko lehen udalerria ume Palestinoei harrera ematen. Arrazoi honengatik, ume guztiak (Palestino eta Saharauiak) bere familiekin Lehendakariaren harrera izan zuten. Harrera ekintzan, ume guztiek zilar lauburu bat jaso zuten, eta baita oroigarrizko plakak. Harrera ekintzan Euskal gobernuko, Fronte Polisarioko eta “Amal” Elkarteko ordezkariak egon ziren.
[Argazkiak Ikusi]
Kanpamentuak
1975. urtetik 170.000 saharar inguru Aljeriako latz eta lehor hamadan oso baldintza gogorretan bizi dira. Mendebaldeko Saharara itzultzeko itxaropena daukate. Adreilu gordinezko etxe eta kanpin-dendetan bizi dira, non abegikortasuna beraien nortasun-ezaugarri bihurtu baituten, oso tenperatura altuak eta harezko ekaitzak jasanez.
[Argazkiak Ikusi]