AMAL. Asociación de Amigos del Pueblo Saharaui
  Euskeraz :: Erderaz :: Login ::
Home >POSTA ZERBITZU BERRIA
Aurkezpena
Historia
Non gaude
Helburuak
Konposaketa
Nortzuk gara
Funtzionamendu arauak
Zerbitzuak
Agenda
Albisteak
Argazki Albuma
Dokumentuak
Elkarte Erkidegoak
Estekak
Gomendioak
Harremanetan Jarri










POSTA ZERBITZU BERRIA

Nahi duenak bere gutunak bidali ditzake helbide honetara: apartado de correos CP 470 Tindouf 37000 Argelia.

Gutunak edo paketeak eramatera saharar errefuxiatuei, kanpoan bizi ziren senitartekoaek beste modu batean bidali ezin zituztenak,  egin behar moral bat zen ia ia Tindouf-eko kanpamenduetara bidaiatzen zuten pertsonentzat. Baina RASD-ek irekitako posta zerbitzuak exiliatutako herri honek 30 urtetan zehar bizi izan duen inkomunikazio orma apurtu du. Pasaden hilabetetik, uniformedun postariak basamortuan zehar ibiltzen dira, posta jaimaz jaima bananduz. Nahiz eta Saharauiak baldintza berezietan bizi, posta zerbitzu hau beste edozein herrialdekoaren antzekoa da. Nahi dutenek bere gutunak bidali ditzakete posta helbide honetara: apartado de correos CP 470 Tindouf 37000 Argelia.

Handik, 3 ibilgailu gorri piktograma identifikatzaile baten bidez errotulaturik, wilaia edo probintzietan zehar banatzen dituzte. Bere funtzionamendurako, bulego zentral bat ireki da Barne Ministerioko egoitzan (Rabunin) eta 12 pertsonei lana eman zaie. Smara, Aaiun, Auserd, Dakla eta Otsailako 27-ko wilaiek ere estafeta bat dute, eta handik errefuxiatuek beren gutunak edo paketeak bidali ditzakete. Eskutitzaren azalan RASD-aren Posta zerbitzuaren piktograma agertzen da eta seiluan wilaya bakoitzaren izena.

[ Albisteak Sumariora Itzuli ]