AMAL. Asociación de Amigos del Pueblo Saharaui
  Euskeraz :: Erderaz :: Login ::
Home > Aurkezpena >Helburuak
Aurkezpena
Historia
Non gaude
Helburuak
Konposaketa
Nortzuk gara
Funtzionamendu arauak
Zerbitzuak
Agenda
Albisteak
Argazki Albuma
Dokumentuak
Elkarte Erkidegoak
Estekak
Gomendioak
Harremanetan Jarri










Helburuak

"AMAL" Elkarteak, bere helburuak betetzeko ("nortzuk gara" atalean azaldutakoak) ekintza desberdinak aurrera eramaten ditu, nagusiak honako hauek izanik:

+ "Oporrak bakean" programa: Oporrak Bakean programaren bidez bi helburu lortu nahi ditugu.Alde batetik, 7 eta 12 urteen arteko haurrak kanpamentuetatik ateratzea. Uda partean kanpamentuetan 50 º C-tik gorako tenperaturak izaten dira. Bestetik, Saharako Herriaren gaurko egoerari buruzko sentsibilizazioa gure herrian sortzea. Dakigunez, autodeterminazio- referendumaren zain daude, berriro atzeratu dena.

+ "Elikagaien karabana" programa: Urtero aurrera eramaten den beste ekintza bat da. Karabana hau urte amaieran prestatzen hasten da eta otsaila amaieran irteten da. Karabanaren helburuen artean hauek azpimarratu dezakegu:

- Elikagaiak bidaltzea, kanpamenduetan bizi diren elikadura hutsuneak betetzeko asmoz.

- Garraio - bideak bidaltzea kanpamenduetan erabiliak izateko.

- Gure herria eta Herri - Saharauiaren arteko adiskidetasuna eta kooperazioa garatzea.

- Saharar arazoari buruz populazioa eta erakundeak sentsibilizatzea.

+ Medikamendu programa: Ekintza honek botiketatik jasotzen ditu behar ez ditugun medikamenduak eta Tindouf-eko Osasun Ministeriora bidaltzen ditu.