|
Udalbatzak 1999ko martxoaren 26an egindako bilkuran Emakumearen Mahaia arautzeko araudia onartu zuen. "Emakumearen Mahaia" udal administrazioak aholkuak jasotzeko duen baliabidea da, ez loturapekoa, herri mailan Emakumeari buruzko politika sektorialak gauzatzeko sortua.
Guzti honez gain, bide honetan, 2004ko martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko eguna aitzakitzat hartuz Andretxea zabaldu zen, Eibarko Emakumeentzako topaleku eta elkartzeko gunea izan nahi duena.
Orain arte Portalean elkartzen ziren, baina aurrerantzean Zezenbide kaleko lokala edukiko. dute euren bilerak egin eta bestelako ekitaldeetarako.
Lokalak 70 metro karratu dauzka eta bertan: bilera gela bat, bulegoa, liburutegi espezializatua eta ekipo informatiko bat ere badago.
|