|
Auzo hau, eta bereziki Sebastian donearen ohorez eraikitako eliza, gaur egun Miramar Jauregi ingurua, igaro eta tseden gune izan zen hainbat erromesentzar eta baita historiako gertaera garrantzitsuen lekuko ere. Hau bereziki kokaguneari zor zion, Xakobear Bideko bigarren mailako errepidea bait zen Donostia zeharkatzen zuena.
Nekazal gunea zen, baina izaera aldatu zuen XIX. Mendean padurak estali zirenean eta lurra zabalduz, industria txikiak ezartzen hasi zirenean.
1860. urtean, Juan Lizarriturry izan zen, Antiguako auzoa bere lantegia eraikitzeko aukeratu zuen lehen industri gizona. Beste batzuk atzetik jarraitu zioten eta ondorioz "ihitza" edo "Los Juncales" (Padura haietan sortutako Ihien ondorioz hartutako izena) izenpean ezagutu zen gunea finkatu zuten. Geroago, izen hau Ondarretaraino iristen zen zonaldeari eman zitzaion. 1921.eko uztailaren 12an, Antiguako auzoaren zabalgunea onartuko zuen Errege Dekretu bat sinatu zen. Planoetan, Luis Elizaldek eginak, Ondarreta pareko lurrak bizileku gune gisa hartzen ziren eta geroago hondartza eta lorategiak izango zirenak ere agertzen ziren.
Garai hura arte, futbol zelaiak, hipikako egoitzak, teniseko pistak, kartzela etab. Betetzen zuten lursail hau, eta nola ez hondarra bera ere. Hau zenbaitetan aeródromo gisa erabili ohi zen.
|