Home logo
Aurkezpena
Albisteak
Harremanetan Jarri
Funzionamendu Arauak














Aratz Dantza Taldea
Logo Euskadi en la Sociedad de la Información + Logo KZgunea
Home > II Gorlizko dantzari Txiki
  Login
  II Gorlizko dantzari Txiki
Datorren ekainaren 7an, Gorlizko “II Dantzari Txikia” ospatuko dugu.

Hori dela eta Aratzetik etortzeko gonbidapena luzatzen dizuegu.


Eguna, eguraldia lagunduz, bi zatitan tartekatuko dugu.

 

Goizean, autobusak heltzearekin batera dantzariak Aratzen lokalera (Iberrebarri Plaza) lagunduko ditugu.Hamaiketakoa eta harrera eman ondoren, herritik zehar bi ibilbide egiteari ekingo diogu, kalejira eta dantza eginez bazkaltzeko ordua arte.

 

            Dantzariak Aratzeko bazkideen etxeetara bazkaltzera joango dira, monitoreak aldiz Gorlizko jatetxe batean.

 

Arratsaldean, 16.30etan Iberre Plazan elkartuko gara.Dantzaldi erakusketa antolatuko da eta egunari amaiera emango diogu erromeria batekin.

 

Etorriko zaretelakoan, anima zaitezte!!

[ Albisteak Sumariora Itzuli ]