|
Emanaldietarako gure txistulariak ditugu. Baina gaur egun aberastasun handiagoa eman nahian musikarien taldea zabaldu nahiko genuke "triki","soinu", "arrabita", "flauta"... joleak gure taldera erakarriz.
Gorlizko Iberre Barri plazan dauzkagu egokiak eta egokituak duaden lokalak. Hemendik, berriro ere, Gorliz Udalari emandako mota guztiko laguntzagatik gure esker ona adierazi nahi diogu.
Gehienetan gure emanaldiak hainbat herrietako jaietan eskua hartuz izaten dira, Bizkaiko: Gorliz, Plentzia, Barrika, Getxo, Algorta, Galdakao, ...; Gipuzkoako: Bergara, Urretxu, ...; Nafarroako: Lesaka,Elizondo....Iparraldeko: Sara...
Euskal Herriko era gure mugetatik haratagoko tadeekin hartu-emanak hedatu nahi ditugu, emanaldiak trukatuz eta folklore adierazpen ezberdinak plazaratuz. Banyoles-ko "Esbart Fontcoberta" izan daiteke horren adibide bat.
Bizkaiko Dantzari Biltzarreko partaideak gara. Urtero Euskal Herriko Dantzari era Bizkaiko Dantzari Egunetan parte hartzen dugu (1997.urtean Gorlizen ospatu zen Bizkaiko Dantzari Eguna 5.000 dantzari inguru bildu zirelarik antolaketan Aratz Dantza Taldeak ardura nagusia izan zualarik)
|