|
Ibilbide luzeko taldea da. Orain 37 urte sortu eben, eta bidean gora-beheraren bat bizi arren, sasoian dago gaur egun. «Beste konpromiso batzuk zirala eta, beharragaitik adibidez, gazte batzuek ezin izan eben ensaietan etorri eta taldeak garai txarra bizi izan eban orain 20 bat urte, baina handik pare bat urtera, barriro heldu geuntson gogoz eta holantxe jarraitzen dogu». Gaur egun, 80 bat lagunek osotzen dabe taldea, 3 urtetik gorako neska-mutilak dira guztiak. Eta Udiarragako jaiei begira ensaietan gogoz ibiltetik aparte, beste gauza batzuk be badaukiez buruan. Izan be, esate baterako, alkarrizketa hau amaitu eta kultur etxera joan zan segiduan Arantza Castañiza, Alacanteko dantza talde bateko arduradunari telefonoz deitzen, ea Ugaoko jaietara etorriko diran jakiten. Eta gero, urrian, Valentziara joango dira Etorki taldekoak, hango dantza talde batek gonbidauta.
esanak
Arantza Castañiza
|