Aurkezpena
Gomendioak
Estekak
Elkarte Erkidegoa
Albisteak
Agenda
Dokumentuak
Harremanetan Jarri
Funzionamendu Arauak














Aritz Berri Dantza Taldea
Logo Euskadi en la Sociedad de la Información + Logo KZgunea
Home > Dokumentuak > Adibidea
  Login
Dokumentuak
Euskal Dantzen Historioa

  XX. mendearen lehen herenean dantza tradizionalak, Euzko Alderdi Jeltzalearen gune sozial diren Batzokien bitartez, indar berri bat hartzen du, eta beraien gerizara ia Euskal Herriko hiri garrantzitsu denetan dantza taldeak sortzen dira, euren arteko topaketa eta agerketa handiak antolatuz eta ezpatadantzarien federakunde bat ere sortuz. 1.936ko Guda Zibilaren ondoren, Francisco Franco generalak zuzendutako erregimen politiko berriak bizitza kulturalaren parte handi bat jazartzen du agerraldi folklorikoak desagertaraziz, folklorea talde landatar bakan batzuen esku geratzen delarik. Baina 40. hamarkadak nahiko igaroa behar du egon berriz talde hiritarrak sortzen has daitezen, eta dagoeneko 50. hamarkadaren hasierarako Oldarra (Miarritze), Duguna (Iruña), Goizaldi (Donosita), edo Dindirri (Bilbo) bezalako taldeek nolabaiteko garrantzia hartzen dute, prestaketa teknikoa eta errepertorio zabala tarteko.

  Honela bada, 60. hamarkadan geroz eta gehiago dira sortuz doazen talde hiritarrak, hiriburuetan ez ezik, herri askotan ere dantza agerketa ugari antolatzen direlarik. Honek, taldeen arteko harremanen sendotzea dakar ondorio, eta era berean, ezagutzak elkartrukatu, folklorea ikertu eta ekintza desberdinak era bateratuan antolatzea ahalbidetuko duen erakunde iraunkor baten beharrizana. Euskal ballet nazional bat eratu asmotan zenbait pausu ematen diren arren, eta egitasmo hau aurrera eramateko zailtasunak medio, Euskal Herriko dantzarien elkarte bat sortzeko lehen pausuak ematen dira.

Igortzailea:
[ Dokumentuak Sumariora Itzuli ]