Home logo
Aurkezpena
Gomendioak
Estekak
Elkarte Erkidegoa
Albisteak
Agenda
Dokumentuak
Harremanetan Jarri
Funzionamendu Arauak














Aritz Berri Dantza Taldea
Logo Euskadi en la Sociedad de la Información + Logo KZgunea
Home > Funtzionamendu Arauak
  Login
Funtzionamendu Arauak

ERABILTZAILE AKTIBOEN ZERBITZUAREN BALDINTZA OROKORRAK


1. ERABILTZAILE AKTIBOAK “Euskadi Informazio Gizartean” planaren baitako programa bat da. Horren bidez, herritarrak Internetera konektatzeko interesa piztea helburu dela, herritarren lankidetza sustatu nahi da toki-izaerako edukiak eta zerbitzuak sortzeko.
 
 
2. Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkarteak (aurrerantzean, EJIE), “KZgunea” eta “Erabiltzaile Aktiboak” programen arduraduna izanik, ondorengo baldintza orokorrak ezarri ditu, “Erabiltzaile Aktiboak” programaren baitan egiten diren web orrien erakunde titularrekin izaten diren harremanak arautzeko.
 
 
3. Helburu hori lortzeko, eta KZguneen sareaz baliatuz, EJIEk toki-izaerako elkarteei eta erakundeei beraien berezko web orriak sortu ahal izateko beharrezkoak diren bitarteko materialak eta giza baliabideak eskainiko dizkie txosten honetan zehazten diren baldintzetan eta zenbaterainokoan.
 
 
4. KZgunea programako arduradunek erabakiko dute toki-izaerako zein elkarterekin eta erakunderekin sortuko dituzten web orriak. Horretarako, ondorengo irizpideei jarraituko diete, besteak beste:
 
· “Erabiltzaile aktiboak” zerbitzuak ez ditu ondorengo elkarte edo erakunde hauek helburu: elkarte edo erakunde profesionalak edo irabazi-asmokoak, izaera politiko edo sindikalekoak, edo balio ideologiko edo erlijioso zehatzak babesten edo sustatzen dituztenak.
 
· Bidezko iritzitako neurrikoak izan behar dute erakunde onuradunek eta bidezkotzat jotako jarduera bete beren eremu geografikoan.
 
· Erakundeek behar bezala eratuta egon beharko dute, dagokien indarreko arauen arabera.
 
· Erakunde guztiek Informazio Gizartea deitzen zaion eta gure gizartearentzat erronka den horretan parte benetan hartzen dutela frogatu beharko dute, kasu bakoitzerako zehazten diren urratsei jarraituz.
 
 
5. Aipatutako helburuari begira eta kasu bakoitzerako zehazten denari kalterik egin gabe, elkarte onuradunetako bazkideen edo kideen %20k (aurretik edo proiektua garatzen den aldi berean) Interneti buruzko oinarrizko trebakuntza ikastaroak egin beharko dituzte KZguneetan edo “Euskadi Informazio Gizartean” Planaren baitako antzeko beste programa batzuetan.
 
 
6. Zerbitzu hori hartzen duten elkarteek edo erakundeek beraien udalerriko KZguneetako bitarteko material eta giza laguntza osoa izango dute web orriak sortzeko, eta, normala den bezala, ikastaroetako tutoreek azaltzen dizkieten jarraibideei men egin beharko diete.
 
 
7. Erakunde bakoitzak administratzaile bat eta web orria garatzeaz eta zaintzeaz arduratuko den taldea izendatu beharko ditu.
 
 
8. Gutxienez hamabost egunez behin web orriaren edukiak edo eduki horien zati bat gaurkotzeko konpromisoa hartuko dute elkarteek. Gaurkotze horiek KZguneetan egin ahal izango dituzte, lan hori egiteko ardura dutenek.
 
 
9. Web orria egin ondoren, EJIEk ostatu emango dio eta han behar beste denbora gordeko da. Erabakitako denbora amaitzean, zerbitzua amaitutzat joko da; orduan, erakunde bakoitzak nahi duen tokira lekualdatu ahal izango du web orria. Hori ez da oztopo izango web orriaren mantentze lanak KZgunean egiten eta behar den tutoretza-laguntza jasotzen jarraitzeko.
 
 
10. “Erabiltzaile Aktiboak” programaren baitan sortutako web orriaren titularitatea elkarte edo erakunde onuradunarena izango da, eta, beraz, berea izango da, eta ez beste inorena, web orriko edukien erantzukizuna, bai onuradunen edukiena bai estekatuena. KZguneko arduradunek legez kanpoko edukiak, eduki sexistak, bortitzak, haurren aurkakoak edo gizabanakoaren eskubideentzat zein eskubide kolektiboentzat kaltegarriak antzematen badituzte, EJIEk bertan behera utziko du web orriaren sarbidea aurretiko inolako jakinarazpenik gabe. Gainera, erakunde titularrak ezingo du inolako erreklamaziorik egin, eta EJIEk epaitegietako edo administrazioko agintarien esku utziko ditu eduki horiek. Izan ere, legez kanpoko jarduerak ekiditeko, web orriaren erakunde titularrak beharrezkoak diren kontrol neurriak hartzeko baimena emango dio EJIEri, bai eta posta elektronikoko mezuen monitorizazioa eta pasahitzen bidez babestutako eremuetara sartzeko baimena ere.
 
 
11. Web orriaren titularitatea duen erakundea izango da, web orriaren edukietan oinarrituta, bere aurka edo EJIEren aurka egiten den edozein erreklamazioren erantzule bakarra, eta, beraz, erreklamazio horien ondorioz EJIEri heltzen zaizkion kostuak eta kalte-ordainak bere gain hartu beharko ditu erakunde horrek.
 
 
12. Web orriaren titularitatea duen erakundeak indarrean dauden xedapenak zorrotz bete beharko ditu; batez ere, informazio-gizarteko zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko 2002ko uztailaren 11ko 34/2002 Legea.
 
 
13. Web orriaren titularitatea duen erakundeak bere web orria egunera izan beharko du, eta, horretarako, KZguneko tutorearen irizpideei eta iradokizunei jarraitu beharko die. Mantentze-lana ez balitz behar bezala egingo edo web orriak kasuan kasu egoki iritzitako bisita-kopurua,jasoko ez balu, EJIEk bertan behera utzi ahal izango du web orriaren sarbidea, behin-behingoz edo behin betikoz, aurretik web orriaren arduradunari erabaki horren berri emanda.
 
 
14. KZguneko arduradunek erabakiko dute web bakoitzak noiz lortu dituen “Erabiltzaile Aktiboak” programaren helburuak. Erabaki hori web orriaren titularitatea duen erakundeko arduradunari jakinaraziko diote hilabeteren buruan, eta horrekin batera, web gunea EJIEn ostatatzeari utziko zaiola adieraziko zaio, bai eta zein aukera dituen ere web gunea aktibo izaten jarraitzeko.
 
 
15. EJIEko web orria ostatatzeak 24x7ko zerbitzua dakar berekin, web orrian etengabe sartu ahal izatea bermatu nahi duen zerbitzua. Hala ere, web orrian sartzeko etenaldiak gertatuta ere, orriaren titularra den erakundeak uko egingo dio EJIEren aurka inolako erreklamaziorik egiteari.
 
 
16. “Erabiltzaile Aktiboak” programaren baitan egiten diren web guztiek hasierako orrian KZgunearen eta Euskadi Informazio Gizartean Planaren logotipo guztiak izango dituzte. Halaber, KZgunearen informazio-tarte bat ere izango dute. EJIEn ostatatua izateko denbora amaitutakoan, web orriaren titularitatea duen erakundeak zerbitzu horiei eusteko konpromisoa hartuko du; konpromiso hori hautsiko balitz, baldintza orokorren 6. klausulan jasotzen den tutoretza-zerbitzua bertan behera geldituko litzateke.
 
 
17. EJIEk eskubidea du baldintza orokor hauek edozein unetan aldatzeko. Lege- edo araudi-xedapenetan oinarritutako aldaketak berehala aplikatu ahal izango dira, eta, ondoren, web orriaren titularitatea duen erakundeari jakinaraziko zaizkio; erakundeak zerbitzuari uko egin ahal izango dio hamabost egun igaro ondoren. Gainerako aldaketak aldez aurretik jakinaraziko zaizkio web orriaren titularitatea duen erakundeari, eta horrek bere adostasuna edo desadostasuna helarazi beharko dio EJIEri, hilabeteko epearen barruan. EJIEk, bere aldetik, bertan behera utzi ahal izango du zerbitzua, baina beste erakundeari gutxienez bost egun lehenago jakinarazita.
 
 
18. Web orriaren titularitateko erakundeak baldintza orokor hauekin ados dagoela eta beren-beregi onartzen dituela adierazteko, baldintzen bi ale sinatu ditu.