Aurkezpena
Gomendioak
Estekak
Elkarte Erkidegoa
Albisteak
Agenda
Dokumentuak
Harremanetan Jarri
Funzionamendu Arauak














Aritz Berri Dantza Taldea
Logo Euskadi en la Sociedad de la Información + Logo KZgunea
Home > Albisteak > Adibidea
  Login
 

DANTZARI EGUNA

Urtero dantzariontzako ospatzen den ekitaldia, aurten Basaurin antolatuko da.

2002ko Dantzari Eguna

Dantzarien federakundeko lehenengo estatutuak, estatu espainiarrean onartuak izateko ezintasunaren aurrean, gobernu frantzesak onartu zituen 1.965eko martxoaren 11an, EUSKAL DANTZARIEN BILTZARRA izenpean. Lehenengo asanblada Agilera estadioan (Miarritze) ospatu zen 1969ko maiatzaren 14an, probintzia delegaritza guztien partaidetzarekin eta honen ostean 2.000 dantzari baino gehiago bildu zituen ikuskizuna antolatu zelarik.
1.966ko lehen hiruhilabetekoan "Dantzari" aldizkariaren lehen zenbakia kaleratzen da, bere asmo nagusiak Euskal Herri osoko dantzarien arteko komunikazio gune bihurtzea eta euskal folkloreak osatzen duen uzkuntza bildu, ikertu eta mantentzeko lanabesa izateak direlarik. 1.969ko azaroaren 29an, aldiz, EDB legeztatzen da estatutu eta zuzendaritza batzorde berriarekin, non On Jesus Maria Arozamena jauna izendatzen den lehendakari.

1.978az geroztik, Iparralde eta Hegoaldeko probintziek dantza taldeen federakunde bat osatzen dute, euskal folklorea eta bere herrikoi dantzen kontserbazio eta sustapena barneratzen dituzten helburu soilik kulturalei indar gehiagoz ekinez. Urte honetan ospatzen da, Iruñean hain zuzen ere eta modu bateratuan, lehen DANTZARI EGUNA espainiar lurraldean.

Dantzari aldizkariak bere lekua uzten dio "DANTZARIAK" berriari, urterik urtera bertan Euskal Herriko aberastasun folklorikoa bildu eta plazaratu delarik.

2.000. urtean estatutu berriak onartzen dira, EDBko federakundeen konfederakundea sortuz eta honela, legean dauden arau berrietara moldatuz.


  2003an Dantzari Eguna maiatzaren 18an (domekan) Basaurin ospatuko da.Dantzariok urtero egiten dugun bezala, data horretan han bilduko gara dantzari jantzia soinean eramanda.

  Dirudienez, Artunduaga zonaldea dantzarien  behin-behineko autobusentzako aparkaleku bihurtuko dute. Horrela, ez dira arazorik izango ahalik eta dantza talde gehien elkar gaitezen.


 

[ Albisteak Sumariora Itzuli ]