Aurkezpena
Gomendioak
Estekak
Elkarte Erkidegoa
Albisteak
Agenda
Dokumentuak
Harremanetan Jarri
Funzionamendu Arauak














Aritz Berri Dantza Taldea
Logo Euskadi en la Sociedad de la Información + Logo KZgunea
Home > UgaokoEtorkiDantzaTaldea
  Login

UgaokoEtorkiDantzaTaldea

  Ugaoko Etorki Dantza Taldearen sortzaileak Arantza Castañiza du izena.Egunkari batek egindako elkarrizketa jarraian aurkezten ditugun hitzek osaturik dago. Horretan taldearen informazio zabala adierazten da.

Hiltegi zaharra Udalarena da. Eta hortik aparte, dirulaguntasuna be emoten deutso dantza taldeari. Horixe da Etorkiren diru iturri nagusia. Eta diru hori, taldea bizirik irauteko erabilten dabe: arropak, bidaiak... Baina trukean, jakina, dantza saioak emon eta herriaren izena zabaltzen ditu Etorkik. Gaur egun, adibidez, egunero dabilz ensaietan, herriko jaietan, Udiarragako jaietan —irail hasieran— dantza emonaldia eskaintzeko.

Ibilbide luzeko taldea da. Orain 37 urte sortu eben, eta bidean gora-beheraren bat bizi arren, sasoian dago gaur egun. «Beste konpromiso batzuk zirala eta, beharragaitik adibidez, gazte batzuek ezin izan eben ensaietan etorri eta taldeak garai txarra bizi izan eban orain 20 bat urte, baina handik pare bat urtera, barriro heldu geuntson gogoz eta holantxe jarraitzen dogu». Gaur egun, 80 bat lagunek osotzen dabe taldea, 3 urtetik gorako neska-mutilak dira guztiak. Eta Udiarragako jaiei begira ensaietan gogoz ibiltetik aparte, beste gauza batzuk be badaukiez buruan. Izan be, esate baterako, alkarrizketa hau amaitu eta kultur etxera joan zan segiduan Arantza Castañiza, Alacanteko dantza talde bateko arduradunari telefonoz deitzen, ea Ugaoko jaietara etorriko diran jakiten. Eta gero, urrian, Valentziara joango dira Etorki taldekoak, hango dantza talde batek gonbidauta.

esanak

Arantza Castañiza

[ Elkarte Erkidegoa Sumariora Itzuli ]