Ir a pagina principal
Aurrera Gure Ametsa Dantza Elkartea
  Euskera :: Castellano :: Login ::
Home > Presentación >Normas de funcionamiento
Presentación
Composición
Objetivos
Dónde estamos
Normas de funcionamiento
Historia
Quiénes somos
Servicios
Album de fotos
Comunidades hermanadas
Documentos
Enlaces
Noticias
Recomendaciones
Contactar
Sugiérenos
Participa










Normas de funcionamiento

Bazkide guztiek honako eskubide hauek ditue:

 l. Elkarteei buruzko Legearen edo estatutuen kontrako erabaki eta jarduteak inpugnatzea, aurkatutako erabakiaren edukia ezagutu edo ezagutzeko aukera izan duen egunetik hasi-eta 40 eguneko epean.

2. Elkarteko beste bazkideen nortasuna, diru-sarrera eta gastu-kontuen egoera, eta elkartearen ekintzen garapenaren berri uneoro jakitea.

3. Batzar orokorretan hitz egiteko eta botoa emateko eskubidea erabiltzea, ob eskubide hori beste bazkideren baten esku utzi ahal izatea.

4. Elkarteko estatutu hauen arabera, elkarteko zuzendaritza organoetan parte hartzea eta organo horietarako hautagai nahiz hautesle izatekoa.

5. Indarreko legeetan aurreikusitako bazkide-zerrendan agertzea, eta elkartearen ikurra, baldin badu behintzat, erabiltzea.

6. Estatutuen eta, egonez gero, barne-araudiaren ale bana edukitzea, eta zuzendaritza-organoei eskakizunak eta kexak aurkeztea.

7. Elkartearen talde-ekintzetan parte hartzea, eta bazkideen erabilerako gauzak erabiltzea (liburutegiak, elkartearen egoitza, eta abar). Zuzendaritza Batzordeak, kasuan kasu, erabakitako moduan.

8. Zigortze-neurriak hartu baino lehen, bazkideak idatziz adierazitakoa kontutan hartzea eta neurri horiek hartzea eragin duten arrazoiei buruz azalpenak jasotzea. Neurri horiek hartzeko arrazoiak bazkideei datozkien betebeharrak ez betetzean oinarritu daitezke soilik.

 

Bazkideen betebeharrak honako hauek dira:

a) Elkartearen helburuak gauzatzeko lankidetza aktiboa ematea.

b) Zuzendaritza organoak erabakitako bazkide-saria ordaintzea, gastuak ordaintzeko.

c) Estatutu hauek eta elkartearen zuzendaritza-organoek balioz hartutako erabakiak bete eta horiei men egitea.