|
IŅAKI PERURENAREKIN BERBETAN.
"Bere bizitza euskal kulturaren aldeko lana bihurtu zuen."
Munduan, lana festa bilakatzen jakin izan badu herri bat, hauxe izan da Euskal Herria. Korriak apustua, sokatira, txinga-probak, harri-zulaketa, lasto-fardo, arta-zakuen garraiaketa, sega-jokoa, estropadak...edo harri-jasotzea besteak beste, azken hau erakargarrienetariko bat.
Pasa den irailaren 27an, azken urteotan bezala, AXOLA Las Karrerasko Euskal Jaia antolatu zuen. Agendaren barruan, urtero legez, herri kirolak antolatu zituen.
Perurenatarrak etorri zitzaizkigun azken honeta, eta solasaldi txiki bat eduki genuen Iņaki Perurenarekin.
Nahiz eta gure artean aski ezaguna izan, hasi baino lehen, sarreratxo txiki bat egin nahi nuke Perurena hobeto ezagutu ahal izateko.
- Iņaki, zenbat urte daramazu lanbide honetan?
Egia esan, ia-ia bizi osoa eman dut kirol honetan, gutxi gorabehera 30 urte harria jasotzen.
- Non sentitzen zara erosoago, herri txikietako jaietan edo Bilboko Aste Nagusia bezalakoetan?
Herri txikietako jaiak guztiz ezberdinak direla esango nuke, herri edo hiri handietan, normalean, sortzen den giroa ezberdina da, hotzagoa esango nuke. Horrexegatik, herri txikietan aritzen naiz erosoago baina herri guztiak ez dira berdinak.
- Lehen, lemak egiten ziren. Gaur egun apusturik egiten dira?
Begira, egia esango dizut, gure benetako apustua gure herriaren ohiturak eta hizkuntza mantentzea delakoan nago. Hauxe da koska eta apustua irabaziko dugulakoan nago.
- Zer nolako giroa sortzen da ekitalde hauetan? Zein da jendearen jarrera?
Lehen esan dizudan bezala herriaren arabera, baina polita da ikustea zer nolako jarrera duten umeek kirolarekiko. Honek poza handia sortzen dit inolako zalantzarik.
- Lorerik bota dizute inoiz?
Lore modu askotakoak izan daitezke, dena dela batzuk errealitatetik kanpo daude.
- Kanpora joaten zara?Zerbait gertatu zaizu inoiz?
Euskal Herritik kanpo joaten graa batzuetan eta nik aipatuko nuke bitxia dela ikustea nola harritzen den New York-eko jendea harria jasotzen duzunean. Polita da hain gurea den herria kirol hau kanpora eramatea eta jendeari ezagutaraztea.
|