Usuarios Activos
Ekin Emakumeak
  Euskeraz :: Erderaz :: Login ::
Home > Aurkezpena >Historia
Aurkezpena
Historia
Funtzionamendu arauak
Konposaketa
Non gaude
Nortzuk gara
Helburuak
Zerbitzuak
Agenda
Albisteak
Argazki albuma
Dokumentuak
Elkarte erkidegoak
Estekak
Gomendioak
Harremanetan jarri
Iradokizunak
Parte hartu










Historia

    AED Elkarteko Kultura lan taldearen azpitalde bezala sortu zen Ekin Emakumeak. Bost bat emakumek eman zituzten lehen urratsak, emakumeek hizkuntzaren transmisioan duten garrantzia kontuan hartuta, eta hauei hainbat ekintza euskaraz eskaintzeko nahia zela medio.

    Hitzaldiak antolatzen ziren hasiera hartan, eta berehala mintza-praktika lantzen hasi ziren: 25 bat emakume, euskaldun zaharrak eta berriak, AEKko ikasle eta ondoren irakasle izandako emakume batek gidaturik biltzen ziren, aurrez adostutako gaiak eztabaidatzen.

   Ondoren, ikastaroak antolatzen hasi ziren, gai ezberdinen inguruan: sukaldaritza, yoga, eskulanak, sexualitatea,... Baita kultur bidaiak, talo txosnak, e.a.

     1995. urtean emakume taldea elkarte autonomo baten bihurtu zen, AED Elkartetik aterata. Urte hauetan, antzerako ekintzekin jarraitu arren, izan ziren berrikuntzak ere: auzoetan ikastaro eta hitzaldiak antolatzen hasi zen elkartea.

   1999an egindako hausnarketa batetik, elkartearen lehen plana atera zen: 2000-2004 Plana.

   Ordutik, hau jarraitzen eta esparru berriak lantzen dihardu Ekin Emakumeak Elkarteak, Emakumeon Aukera izan guran.