gehiago jakiteko
Ekolan
Euskadi en la Sociedad de la Información · Informazio GizarteanKZgunea
Euskeraz::Erderaz Login
Home
 Agenda 
 Albisteak 
 Argazki albuma 
 Aurkezpena 
 Dokumentuak 
 Gomendioak 
Argazki albuma
  Argazki albuma Sumariora itzuli
 
Euskal Autonomi Erkidegoko sare hidrografikoak bi isurialde ditu: atlantiarra, Kantauri itsasorako ibaiena, eta mediterraniarra, Ebro alderakoena. Elkarrengandik banatuta daude mendi katea garrantzitsu batez (Salbada, Gorbeia, Durangaldeko mendizerra, Aitzgorri eta Aralar). Atlantiar arro nagusiak honako hauek dira: Kadagua-Nerbioi-Arratia-Ibaizabal Bizkaian; Deba, Urola, Oria-Araxes-Leitzaran Gipuzkoan. Gainerakoak tamaina txikiagokoak dira eta kostaldetik hurbilago daude: Barbadun, Oka, Lea, Artibai, Urumea eta Bidasoa. Arro hauen luze-zabala 4.500 bat kmkoa da. Mediterraniar isurialdeko ibai nagusiak honako hauek dira: Omezillo, Baias, Zadorra eta Inglares Araban. Guztira 2.700 bat kmko luze-zabala. Denok dira Ebroren ibaiadarrak eta beraz beraien ur guztia Mediterraneoratzen da. Baias ibaia da, seguraski, sare guztian hobetoen kontserbatzen dena. Urbazterretako landaretza (haltza, lizarra, zumeak) egoera onean dago eta uren egokiak kalitate handiko ekosistemaren iraupena ahalbidetzen du. Horrexegatik bizi dira bertan ur ugaztunak, salmonidoak, ziprinidoak eta hegazti-fauna ugaria. Urbazterretako landaretzak galeria itxurako zerrenda estua okupatzen du. Bertan elkarri eragiten diote ur eta lehor inguruneek. Lurra emankor, sakon eta umela da urak materia organikoa dakarrelako. Beraren balio ekologikoak oso handiak dira. Hostoen itzalpean udako beroa gutxitzen da eta oxigenoa uretan disolbagarritzen da, eta gainera detrituz hornitzen dute ibaia.
Sustraiek uraren uhertasuna eta soberako nekazal nutriente eta ongailuak arazten dituzte, ezponden higadura eta lur galera gutxitzen dituzte eta, bestalde, babesleku dira intsektu, arrain eta hegaztientzat. Haltzadiak, atlantiar arroan, eta makaldi edo lertxundiak, mediterraniar arroan, dira galeria-arboladi nagusiak. Lizarrak eta zumarrak ere ugari dira eta batzuetan arboladi propioak osatzen dituzte, ertzetik urrunago, ordea. Astigarrak, aritzak eta urritzak ere badira. Zumeak oso zuhamuska garrantzitsuak dira higadurari aurre egiten diotelako. Ur igel arrunta, baso igel gorria, txantxikua, uhandrea eta arrabioak habitat guztiz egokia dute ziztiletan. Ekosistema honetan ederki bizi diren narrastiak honako hauek dituzu: apoarmatua, muskerra, sugandila eta suge gorbataduna edo biperakara. Hegaztirik ikusgarrienak honako hauek dira: martin arrantzalea, buztanikara, kuliska, lertxuna eta ur zozoa. Gainera, bada heskai eta landazabaletako txori ugari. Igaraba da ibai ekosistemaren ugaztunetan hobetoen egokituena. Mustelido hau oso egokiro moldatua da uretan bizitzen. Beraren larrua dela kausa, asko hil izan du gizakiak
 
Gizakia ibaiez baliatzen da ur edangarria izateko, nekazal ureztatze eta arrantzarako, errota eta lehengo olak energiaz hornitzeko eta oraingo industri produkziorako, elektrika indarra produzitzeko eta olgeta aktibitateetarako. Ibai zatirik kontaminatuenak dira hiri eta industriguneetatik igarotzen direnak. Ibaietara kontaminakari asko botatzen denez, oso zaila edo ezina da arrainek bizirik irautea: etxe materia organikoa, metal astunak, industri substantzia kimikoak eta hondakin solidoak, adibidez, latak, plastikoak, ontziak, zurak, etab. Abeltzaintz eta nekazal zonaldeetan urak betetzen doaz pestizida, ongarri nitrogenatu eta baserri abereen gorozkiez. Hala ur bizitzarako kondizioak andeatzen dira uraren barruko oxigeno kopurua gutxitzen delako. EAEko etxeetan, urte baten barruan, izugarrizko ur zikin pila sortzen da. Ur hori behar bezala tratatu behar da, ibaira edo itsasora iristean oxigenorik gabe gera ez dadin. Horregatik egin dira eta egin beharko dira araztegiak, lehendik eraikita daudenei enpresa kutsatzaileek jarri dituztenak edo jartzen ari direnak gehituz.