|
Nazio Batuen Erakundeak kaleraturiko informazio baten arabera, basoak murríztuz doaz eta deforestazioaren eraginak oso handiak eta kaltegarriak dira. Horrela, 90eko hamarkadan, urtero, deforestazioak 14,6 milioi hektarea suntsitu zituen eta horrek suposatzen du Venezuela bezalako azalera bat desagertu zela, hau da, zuhaitzak asko eskastu zirela.
Egoera honi buelta eman nahi diote edo behintzat beste irten bide bat bilatu. Hori dela eta, ekainaren 6ra arte bilerak ospatzen jarraituko dute Brasil, Panama, Chile, Colombia, Nicaragua, Uruguay, Estatu Batuak, Cuba, El Salvador, Paraguay eta beste batzuk arazo honi buelta emateko. Fenomeno honi beste irtenbide bat eman behar zaiola bat datoz eta horren ahaleginetan arituko dira. Gune berdeak zaindu eta errespetatu nahi dituzte eta batez ere herrialde txiroenentzako oso garrantzitsua dela aipatzen dute.
|