gehiago jakiteko
Ekolan
Euskadi en la Sociedad de la Información · Informazio GizarteanKZgunea
Euskeraz::Erderaz Login
Home
 Agenda 
 Albisteak 
 Argazki albuma 
 Aurkezpena 
 Dokumentuak 
 Gomendioak 
Albisteak
  Albisteak Sumariora itzuli

‘ Bilbon nire kotxe barik ‘  2003-ko irailaren 22a. Bilbora autorik gabe.

Aurten era Bilbo autorik gabe. Aurten laugarrenez jarri da martxan Bilbon ekimena hau. Urtero gehitzen da parte-hartzaile kopurua eta gero eta txera hobea egiten zaio, izan ere, gainerako egunetan baino kutsadura eta zarata gutxiago egoten da. 2002an 80.000 oinezko eta 9.000 bizikletari bildu ziren Bilboko kaleetan.

 

Bizi-kalitate handiagoa Bilbon

Aurten ere Bilbok autorik gabeko eguna ospatuko duten 1.500 hiri europarrekin bat egingo du. Aurreko urteetan bezala, irailaren 22an izango da. Helburua da gure autoa gutxiago eta hobeto erabiltzeak dabartzan abantailez eztabaidatzea eta hausnartzea.
Gure autoa erabiltzean gehiegi hutsatzen dugu, zarata handiegia ateratzen dugu eta gehiegi gastatzen dugu. Garraio publikoa erabiltzea, bide gorrietan bizikletaz joatea eta oinez ibiltzea alternatiba garbiagoak, merkeagoak, osasuntsuagoak eta solidarioagoak dira.

Eta irailaren 22an (astelehena)...

• Ibilgailu pribatuen erabilera murriztuko da Bilbon erdian, goizeko zazpiak eta arratsaldeko zortziak bitartean, gune akotatutako aparkalekua barne.
• Moyua Plazan kirol eta aisi jarduerak eta musika akitaldiak egongo dira eta bizikletak, patinak eta patineteak mailegatuko dira...
• Indautxu Plaza ere trafikoari itxiko zaio eta haurrentzako jarduerak, jolasak, kale animazioa eta abar antolatuko dira.
• Kale Nagusian zehar bizikletentzako bide bat jarriko da, zirkulaziorik gabeko gunetik hasi era Areilza Doktorea kalearekin elkartzen den arte, eta hemen bide-gorriekin lotuko da.
• Energiaren Euskal Erakundeak, Colon de Larreategi kalean, Diagnostiko Zentro bat jarriko du ibilgailuentzat, eta berrikusketak dohain egingo ditu, auto bakoitzean energia aurreztu eta kutsadura murriztea helburu izango duelarik.

 

Mugikortasunaren Aste Europarra

Aurten bigarrenez ospatzen da Bilbon Mugikortasunaren Aste Europarra. Hona hemen irailaren 16tik 22ra izango duguna:
• Hirietako Irisgarritasun eta Mugikortasunari buruzko hitzaldiak Bilbao Metropoli-30 egoitzan.
• Autorik gabe erosketak egiteko eguna irailaren 20an (larunbata).
• V. Ibilbide Herrikoia Bizikletan adin guztietako jendearentzat irailaren 21ean (igandea).
• Hiritarrak informatzeko kanpainak.