|
Eskatu Babeserako Planak ondorengo puntu hauek jaso behar ditu:
1. Ezaugarrien arabera zonaldeak definitu beraien birsorketarako, egitekoak diren ekintzak eta erabilera zilegiak determinatuz.
2. Dauden eraginak desagertarazi edo gutxitu.
3. Dauden erabilerak arautu natur-birsorketarekin eta babesarekin bateragarriak izan daitezen.
4. Natur-birsorketarekin eta babesarekin bateraezinak diren proiektuen martxan jartzea galerazi.
Hau guztiarengatik, instituzioengana jotzen dugu proiektu honi ekin diezaioten (Instituzioek diruz lagundutako zonalde honi buruzko ikasketek erraztuko lukete prozedura).
|