gehiago jakiteko
Ekolan
Euskadi en la Sociedad de la Información · Informazio GizarteanKZgunea
Euskeraz::Erderaz Login
Home
 Agenda 
 Albisteak 
 Argazki albuma 
 Aurkezpena 
 Dokumentuak 
 Gomendioak 
Albisteak
  Albisteak Sumariora itzuli
SEI HILABETE GEROAGO: TXAPAPOTEA EUSKAL KOSTALDEAN DIRAU.

 

Asteburu honetan talde ekologista ezberdinek gure kostaldearen miaketa
egin dugu Prestigek eragindako marea beltzaren egoera aztertzeko (fuelaren
eraginak, egindako eta egiten ari garbiketa, garbiketan erabilitako
metodoak... etab.). Ekintza hau, talde ekologista ezberdinek, Galiziatik
Euskal Herrira, kostalde osotik egindako iniziatibaren barne dagoelarik.

 

Kostaldean, sei hilabete geroago, ondokoa ikusi dugu:

- Tamaina handiko plakak ailegatzen ari dira; adibidez, Lastron-eko
(Muskiz) hondartzan aurkitutakoak, Eusko Jaurlaritzaren Sailarteko eta
Erakundearteko Batzordearen txostenean "agerian garbia" ageri arren, edota Jaizkibelen,
non nora ezean dabiltzaten fuelaz betetako material asko aurkitu dugu eta
haitzetan mantxa berri asko daude; eremu honetan,  Txostenaren arabera,
"haitzetan txipriztinak geratzen dira". Elorriagako (Deba) eremu
arrokatsuan egoera antzekoa da: haitz eta perkolatuaren tartean fuela ikus
daitekeelarik.


- "Gaileta" eta "txanpon" tamainako mantxak marea linea osotik agertzen
dira bai Bizkaian, bai Gipuzkoan. Mareen eta egondako ekaizteen eragina dela
eta, lehen fuel mantxa handiak zirenak orain zati txiki askotan zatitu direla
eta kaltetutako eremua handitu dela konprobatu dugu.


- Euspen-barrerak oraindik ez dituzte erabili; horrela, itsasbeheran,
Urdaibai eta Barbadun-eko hezeguneetan fuel plakak aurkitu dira; batzuk
zaharrak dira baina beste batzuen sarrera berria da.

- Harean katak eginez, Lagan, Antxorasen eta Antxon Azpian (Ibarrangelua)
fuel plakak aurkitu ditugu, kasu batzuetan 40 zentimetroko sakoneran
aurkitu ditugularik.

- "Boloz" osatutako hondartzetan, bildu ez den fuela izerditzen ari da eta
tenperatura igo denez, fuela marea behearen lineara filtratzen ari da;
honen ondorioz, fuela metro bateko sakoneran aurkitu dugu Meñakoz (Barrika) eta
Buruaga-Itsaspen (Orio) hondartzetan.

 

- Egoera hau txarragoa da haitzak dauden lekuetan sarrera zaila delako:
hemen, itsasoak sare eta soka asko utzi ditu fuelaz beteta eta fuela
askatzen ari denez inter-mareal eremuetan filtratzen ari da.

 

- Hondartzen garbiketak bi alde argitzen ditu: alde batetatik, garbiketa ez
dela efizientea izan eta, bestaldetik, Administrazioaren arduragabekeria
hondartzetan sartzea ekidin ez duelako eta fuelaz betetako eremuetan jendea
sartu egin da, osasunerako arriskuak ekarriz.

- Haitzez betetako lekuetan, azalean zeuden mantxak filtratzen joan dira
egungo egoera ondokoa delarik: haitzak zikunduta daude eta fuela haien
behekaldean dago arrakaletatik sartu delako. Egoera hau Krisis honen
hasieratik eman da, mugimendu ekologistatik salatu delarik, baina ez dute
ezer egin hori gertatzea ekiditzeko.

Hau guztia dela eta, Administrazio Publikoek Ekainaren 15ean
bainu-sasoiaren irekitzearen inguruan egindako balorazioekin ez gaude ados.

Egin behar duten lehenengo eta premiazko lana onartutako Garbiketarako
Protokoloak betetzea da:  bertan agertzen denez, fuelarekin kontaktua
dakarren arriskua dela eta, hiritarren osasunari lehentasuna ematea  eta
inguruneari kalte egiten dion marea beltzaren eragina txikiagotzeko
jardutea.

Dena den,  guk bainua deskontseilatzen dugu eta mantxekin eta harearekin
(fuela lurperatuta bait dago) kontaktu zuzena ekiditzea gomendatzen dugu.

Informazio gehiagorako:
Ekologistak martxan Euskal Herria
C/Pelota, 5
48005 Bilbao
Tef: 944790119
>embizkaia@ekologistakmartxan.org