|
Ranero auzotik ia bi kilometrora dago eta kasualitatez aurkitu zen 1957ko abenduaren 28an, dolomita harrobian, barrenatzeko makina batek eztanda egin zuenean. Era berean, Europako leizerik handienetakoa ere aurkitu zen. Leize horrek 355 metro ditu beherantz, eta lehengo 154 metroak bertikalki egiten dute beherantz. La Torca del Carlista da, eta barruko gela Europako gela naturalik handiena eta munduan handienetarikoa da: 500 metro luze, 240 metro zabal eta 135 metro alturan.
Ohiturak dionez, Karlistadan, karlista eta liberalak borrokan zebiltzala, Don Carlosen alderkide batek, nahiago izan ei zuen bere burua leizean behera botatzea, liberalen eskuetan erortzea baino.
BESTE IBILALDIAK:
www.euskalnet.net\ekolan\rutas.htm
|