Asociación Filatelica de Portugalete
  Euskeraz :: Erderaz :: Login ::
Home > Albisteak >Sumario
Aurkezpena
Non gaude
Konposaketa
Funtzionamendu arauak
Helburuak
Nortzuk gara
Historia
Zerbitzuak
Agenda
Albisteak
Argazki albuma
Dokumentuak
Elkarte erkidegoak
Estekak
Gomendioak
Parte hartu
Iradokizunak
Parte hartu










 
  Sarean gaude  
Hau irakurtzen ari bazara, esan gabe doa: sarera salto egin dugu WEB KZGunea erkidego birtualaren bidez. Hasiberriak garenez, lehen edizioa ez da hain ona izango baina… HOBETZEA hitzematen dugu.
[Informazio Gehiago]
  Urteroko Batzarra burutu da  
Ohi dugunez, martxoan burutu dugu gure Urterko Batzarra, aurreko urteko dirukontu eta memoriak onartu eta Zuzendaritza Batzordearen urteko egitasmoak aurkezteko. Aurrekontu ekonomikoa ere aurkeztu zen (estu eutsi behar diogu) eta zuzendaritza batzordea berritu zen (kargu nagusien mantentze eta lehendakariorde karguaren ezabatzea dira berritasun nagusiak).
[Informazio Gehiago]
 
 
  Erakusketa Antonio Trueba Ikastetxe Publikoan  
Aurtengo apirilan, Portugaleteko Antonio Trueba Ikastetxe Publikoaren Aste Kulturalean partehartzeko ohorea izan dugu, gure herriarekin zerikusia duten gai ezberdinei buruzkoa izan dena. Geuk gure herriko seilo eta mataseilo erakusketaz gain, gure Erakusteta kartelei buruzko bat ere aurkeztu dugu. Beste askoren arteko ekimen bat, gure zaletasuna eskola umeei gerturatzeko baliagarria. Agerpen hau hitzaldi edo tailerren batekin indartu beharko genuke, ikastetxearen aldeko jarrera baliatuz
[Informazio Gehiago]
  Datu baseak eguneratzen ari gara  
Batzarrean geure buruari jarritako eginbeharrei jarraiki, bazkideen datu baseak eguneratu eta hobetzen jarraitu behar dugu. Hori dela eta, zuekin harremanetan jarriko gara datu ezberdinak berrikusteko. Bestalde, posta elektronikoa duzuenok jakinarazi iezaguzue, harremanetarako bide gehigarri bat izango baita.
[Informazio Gehiago]