|
Bazkuna ehun lagun inguruk osatzen dute. Batzuk seiloak batzera baino etortzen ez badira ere, besteek gainontzeko jardueretan ere partehartze aktiboa izaten dute.
Antolaketari dagokionez, Bazkunak Urteroko Batzarrean bere zuzendaritza batzordea aukeratzen du, Lehendakari, Diruzain, Idazkari eta 6 Eledunek osatua. Urtero berritzen dira karguak, nahiz Batzarrak hala erabakita, karguan jarraitzea ere posible den.
|