|
ERROMOKO EMAKUMEEN ELKARTE SOZIOKULTURALAREN ESTATUTUAK
ELKARTEAZ, ORO HAR
LEHENENGO KAPITULUA
IZENDAPENA
1. ARTIKULUA.-
"ASOCIACION SOCIO-CULTURAL de MUJERES DE ROMO-LAS ARENAS / ERROMOKO EMAKUMEEN ELKARTE SOZIOKULTURALA "GIZATIAR" (A.S.M.R.) ( E.E.E.S.K.)" izenarekin, elkarte hau sortzen da, dirua irabazteko asmorik gabekoa, Eusko Legebiltzarrak onetsitako Elkarteei buruzko otsailaren 12ko 3/1988 Legean xedatutakoa betez, EAEko Autonomia Estatutuaren 9, 10 eta 13. artikuluetan ezarritakoaren arabera.
Elkarte horrek honako hauen arabera jardungo du: Elkarteen Legearen aginduak, estatutu hauek (legearen aurkako ez badira), elkartearen gobernu-organoek modu baliodunean hartzen dituzten erabakiak (legearen edota elkartearen estatutuen aurkako ez badira) eta Eusko Jaurlaritzak onesten dituen arauzko xedapenak (azken horiek ordezko izaera baino ez dute izango).
ELKARTEAREN XEDEAK:
2. ARTIKULUA.-
Elkarte honek ondoko xede hauek izango ditu:
1.- Bere xedeak SOZIOKULTURALAK dira; zehazki, bazkideen artean kultura zabaltzea du helburu, dirua irabazteko asmorik gabe. Elkarte EZ-KONFESIONALA ETA APOLITIKOA da. Bere jarduerak emakumeen garapen integrala lortzeko antolatuko ditu. Osasuneko eta gizarteratzeko eragozpenak dauzkaten emakumeenganako ELKARTASUN balioak sustatu eta defendatuko ditu, edozein ARRAZA, KULTURA edo SINISMEN dutela ere.
Helburu horiek lortzeko, honelako jarduerak egingo dira, legeak ezartzen dituen baldintzak betez betiere:
1.1- Autolaguntzako zerbitzu bat sustatuko du, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuekiko lankidetzan, familia-sisteman, gizarte-sisteman edo heziketa-sisteman sortzen diren arazoak bideratzeko, aholkatzeko edo konpontzeko.
1.2- Garatu gabeko herriei laguntzeko programetan parte hartuko du, instituzioekiko lankidetzan.
1.3- Gure harreman eta komunikazio premiei erantzuteko jarduerak antolatuko ditu.
1.4- Lan-trebakuntzako, asebetetze pertsonaleko eta EUSKAL KULTURA ezagutzeko ikastaroak egingo dira.
Aurreko atalean deskribatutako jarduerez gain, elkarteak honakoak egin ahal izango ditu bere helburuak betetzeko:
- Mota guztietako jarduera ekonomikoak, bere helburuak gauzatzeko, edo helburuok betetzeko behar diren baliabideak lortzeko.
- Mota guztietako ondasunak eskuratu eta eduki, edozein tituluz, eta mota guztietako egintzak eta kontratuak egin.
-Mota guztietako ekintzak burutu, legeak eta elkartearen estatutuak betez betiere.
|