Asociación de ex-alumnos escuela de la Experiencia Gueske
Euskadi en la Sociedad de la Información · Informazio GizarteanKZgunea
Euskeraz::Erderaz Login
Home
 Agenda 
 Albisteak 
 Argazki albuma 
 Aurkezpena 
 Dokumentuak 
 Gomendioak 
Dokumentuak
  Dokumentuak Sumariora itzuli

 

 

EMAKUMEENTZAKO EKINTZA POSITIBOA.

Gizarte proiektu hau, ikasturte bukaerako lana izan zen.

Hasiera: 2003ko maiatzean

DIAGNOSIA:

1.-Foru Aldundia eta Gizartekintzaren arabera: "...Gipuzkoan bakarrik bizi diren adineko pertsonak 15721 dira. Hauetatik %82 emakumeak dira, arrisku taldearen barruan daudenak eta jarraipen eta arreta bereziak behar dituztenak".

2.-2004ko alarguntza-pentsioa ezkontidearen %52 da "... diru urritasunak, alarguna baliabide alternatiboak eskatzera eraman dezake, -egoitza garestiak esaterako- bizi-kalitate duinagoak lortu ahal izateko; horela gertatu da denbora luzean".

(Foru Aldundia- Gizartekintza)

KOKAPENA:

Gure asmoa da Goierri eta Urola Garaia eskualdetako herritar, erakunde, elkarte edo edozein motatako gizarte-elkartek alargunen egoera hobetzeko konpromisoa har dezaten bultzatzea.

EGINDAKO EKINTZAK:

Dokumentuaren zirriborroa egin da. Bertan, emakume alargunen egoera eta gizon zein emakume alargunen testigantzak ere jasotzen dira.

Alargunen egoera adierazten duen eta hobetzeko ekintzak jasotzen dituen foileto bat egin da.

Hainbat hitzaldi antolatu ditugu. Emakumeen elkarteak, Caritas eta abar gonbidatu ditugu, diru urritasuna eta gizartetik bakartzea jasaten duten emakume alargun hauekin arduratu eta lanerako konpromisoa har dezaten

EGITEKO DAUDEN EKINTZAK:

Bakarrik bizi den pertsona izanik, etxebizitzaz gain beste ondarerik ez dutenei alarguntza pentsioa igotzea, lanbide arteko gutxieneko soldatatik: 460,5 €, halako bat eta erdira: 691 € tara (115.000 pta). Proiektu hau aurrera eramateko, Goierri eta Urola Garaiko hainbat elkarte bildu dira: Caritas, Nagusilan, Gizarte Zentroak, Emakumeen Elkarteak eta abar. Gizarte-Bilgune bat osatu dute talde hauek. Bilgune honek, besteak beste, lehen aipatutako bi eskualde hauetako udaletxeetan onartutako mozioak Foru Aldundira bidaltzeko ardura hartu du. Mozioetan, txirotasuna eta baztertzea saihestu ahal izateko, alargunen pentsioak hobetzea eskatu da. Lehenengo bileran, otsailaren 3an, hain zuzen ere, Jose Juan Gonzalez de Txabarri, Ahaldun Nagusia, ere izan zen. Bileran adierazi genion martxorako azterketa bukatuta izango zela, eta ondoren honen berri emango zitzaiela.

Denbora aurrera zihoala ikusirik eta lehenengo eskariari eta ondoren bidalitako beste lauri erantzunik ematen ez dietela ikusita, Gizarte Bilguneak erabaki du, berriz ere, azaroaren 28an, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ahaldun Nagusiari beste eskutitz bat bidaltzea, irtenbidea eta erabakiak har ditzaten eskatuz.

Arabako Foru Aldundian, dagoeneko, azaroan onartuta daukate2005eko urtarriletik aurrera atzeraeraginezko izaeraz, lanbide arteko gutxieneko soldatara: 513€ hileko, 14 lansaritan, iritsi arteko osagarria.

Eskutitzean, urte bukaera aurretik berarekin elkartzea eskatzen zaio. Erantzun egokia izango dugulakoan gaude.