Asociación de ex-alumnos escuela de la Experiencia Gueske
Euskadi en la Sociedad de la Información · Informazio GizarteanKZgunea
Euskeraz::Erderaz Login
Home
 Agenda 
 Albisteak 
 Argazki albuma 
 Aurkezpena 
 Dokumentuak 
 Gomendioak 
Dokumentuak
  Dokumentuak Sumariora itzuli
Etorkinen integraziorako laguntza taldea

“EINLAN” izenarekin sortu zen 2006 urteko Ekainean, lan hau Esperientzia eskolako ikasleen proiektu amaiera moduan azaltzen da.

 

PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA

 

“ Proiektuaren helburua etorkinen errealitatea ezagutzea da gure eskualdean ( Goierri- Urola Garaia) eta hauen presentziak gizartean sortzen duen eragina. Behin errealitate hau aztertuta, laguntza eta irtenbideak ematera bideratu arlo ezberdinetan ( Osasunean, familia mailan eta kulturalki), beste eragile sozial batzuk inplikatuz. Proiektuan iragandako denbora ez da behin betikoa izango eta garapen jarraia izango du, sei hilabeteko ebaluazioak burutuz beharren arabera ”.

 

JUSTIFIKAZIOA.

“Proiektua Goierri Urola Garaiko eskualdeetan etorkin talde honen presentzia areagotzen joan delako proposatu da. Jakintzaren eta informazioaren gainean lan egingo dugu sortzen diren egoera desberdinei aurre egiteko eta honela beraien integrazioa bultzatu gure gizartean ”.

 

ERREFERENTZIA MARKOA .

 

“ Etorkinek aurkitu ditzaketen arazoak Goierri zein Urola garaiko eskualdean arindu, administrazioak beste gizarte entitate desberdinekin egiten dituen ekintzak osatu. Arrazoi honegatik, proiektu pilotu hau sortzen da, lehen aipatutako arloak kontuan hartzeko ”.

 

Goierri eta Urola Garaiko etorkin guztiei zuzenduta egongo da, adin guztietakoak, sexua, erlijio edo jaioterria kontuan izan gabe.

 

HELBURU OROKORRA

 

Baliabide gida bat egin Goierri eta Urola Garaiko etorkinentzat. Baliabide gida honen edukietan egon beharko luke gune hauetako zerbitzu guztiak eta beraien eskura daudenak. Horretarako, lehenik, beraien beharrei buruzko informazioa jasoko da, eta eskaera handiena duten zerbitzuena.”