Jarduera honek gure gizartean eskari handia duela ikusita, proiektuari 2002ko maiatzean eman zioten hasiera eskolako zenbait promoziotako ikasleek.
Arloa: Turismo eta Aisialdia
Aisialdiak, pertsonen bizi-kalitatean duen garrantzia ikusita, animatu ginen proiektu hau aurrera eramatera. Gure asmoa, aisialdi jarduerak -paseoa esate baterako- hobetzea izan da.
Erakundeek interes berezia daukate landa-inguruneetan, leku hauek mantentzen eta hobetzen hain zuzen ere. Hainbat ibilbide aintzat hartzeak garrantzi handia dauka gure inguruko natura paregabea, gureak diren baselizen, baserrien eta ondarearen azterketa historikoa egiteko orduan.
Mugikortasun Arloa:
Herritarrek egin dezaketen jardueratako bat, diagnosia egitea da. Landa-gune edo inguruko herri guneetan, zein leku ez den egokia paseoa eman edo ibilbideak egiteko.aztertu.
KOKAPENA: ORDIZIA
HERRIAREN EZAUGARRIAK:
Goierri eskualdeko herri garrantzitsuenetako bat da Ordizia. Baserri-giroko herriz inguratua, eta paisaia zein historia potentzial handia duena.
Ibilbide hauetan espaloiak hobetzeko beharra
Turismo arloan ibilbide gutxi daude publikoki onartuta.
Burututako jarduerak:
1.- Ordizia herritik egin daitezkeen 9 ibilbide prestatu dira. Ibilbide bakoitzean egiteko behar den denbora, distantzia eta altitudeaz gain zenbait leku, ezaugarri eta monumentu berezien azalpena ere agertzen da.
2.-Esperientzia- eskolako ikasleak lau ibilbideetako gidariak eta antolatzaileak izan dira.
3.-Ibilbideetan eroso ibiltzea oztopatzen duten zenbait traba eta oztopoen diagnosia egin da
Egiteko dauden ekintzak:
Txostena erakunde interesatuei helaraztea.
Ibilaldiak kultur liburuxka batean argitaratzea.
Ondorioak:
Diru-laguntza lortu ondoren, bederatzi ibilbideak jasotzen dituen dibulgaziozko liburuxka bat argitaratu ahal izan dugu. Bertan distantziak, bide-tarteak, ibilbidearen altitudea zein aldapak eta behar den gutxi gorabeherako denbora-tartea. Horrezaz gain mapa panoramikoa dago. Ibilbidea, irudi bidez agertzen da, leku ezberdinetako argazki eta guzti.
2005eko abenduaren 15ean, Ordiziako Barrena Jauregian lan honen aurkezpena izan genuen. Ekitaldian, agintariak eta proiektu hau argitara ematen lagundu duten erakundeak izan dira: Ordiziako Udala eta Euskadiko Kutxa. GUESKUko lehendakariak eta proiektuaren egiletako batek ere parte hartu zuten aurkezpen honetan.