|
Hasiera:2003ko maiatza.
DIAGNOSIA:
· "2000. urtea aurrekoetakoaren oso antzekoa izan da zaborra sortzeari dagokionez. Berriz ere, gehitu egin da sortzen dugun zaborra. Azken urte hauetako proportzioan gehitu da: %4 inguru". (Sasietaren txostena)
2003ko Aste Berdeko ondorioetako bat hauxe izan zen: partaideek duten kezka, herritarren motibazioa lortzeko.
· Ahalik eta zaborra gutxien sortzea lortu, prebentzioa (gutxitzea eta berrerabiltzea), kontzientziatzea eta sentsibilizazioa kanpainen bidez, eta bide batez herritar guztien parte-hartzea sustatzea. (2002-2016ko Gipuzkoako hondakin urbanoen kudeaketarako plan integrala)
· Zaborra, kudeaketa hobetu behar den baliabidetzat hartu. Hondakin birziklagarriak berreskuratu eta duten energia aprobetxatu -energiaren balorazioa- .(2002-2016ko Gipuzkoako hondakin urbanoen kudeaketarako plan integrala)
KOKAPENA:
Lehenengo Ordizian egin zen azterketa. Arrazoia: Goierri eta Urola Garaiko herri garrantzitsuenetako bat izanda, proiektuaren hasieran, edukiontziak artean herri osoan jarri gabe egotea. Ezaugarri hau zuen herri bakarrenetakoa zen garai hartan, ontziak herriaren gune batzuetan besterik ez zeuden jarrita-eta
BURUTUTAKO JARDUERAK:
Gune problematikoenetan edukiontzien kudeaketaren eta kokapenaren azterketa. Gune bakoitzean txartel bat bete da, honako gai hauek kontuan izanda:
1. Etxeko zaborra edukiontzietan ala espaloiko toki jakin batean uzten duten.
2. Birziklatze-edukiontzietan dagoen ala ez.
3. Ontziak garbi dauden.
4. Zenbat herritarrek erabiltzen duen edukiontzia eta inguruan zabor kopuru handia sortzen duen enpresaren bat dagoen.
5. Gune mugatuetako auzokoei egindako galdeketak. Galdeketa hauetan auzokoen iritziez gain, beste zenbait datu ere jasotzen da, hala nola: birziklatzen duten ala ez, zaborra uzteko ordutegia ezagutzen duten eta behin edukiontzian sartu ondoren zaborrak duen prozesuaren berri daukaten.
6. Ingurumenarekiko sentsibilizazioren aldeko kontzientzia sortze aldera, Esperientzia Eskolako ikasleentzat hitzaldi bat antolatu da.
BETETZEKO DAUDEN JARDUERAK: Gure ingurunearen azterketaz baliatuz, ingurumena hobetzeko eta zaintzeko garrantzizkoak diren gaietan sakondu.
|