Asociación de ex-alumnos escuela de la Experiencia Gueske
Euskadi en la Sociedad de la Información · Informazio GizarteanKZgunea
Euskeraz::Erderaz Login
Home
 Agenda 
 Albisteak 
 Argazki albuma 
 Aurkezpena 
 Dokumentuak 
 Gomendioak 
Dokumentuak
  Dokumentuak Sumariora itzuli

 

KULTURA ETA PRESTAKUNTZA PROIEKTUA

 

Hasiera: 2004ko maiatza.

 

HELBURUAK:

Alde batetik, Esperientzia-Eskolako ikasle ohien formazio prozesuarekin jarraitzea. Hau, GUESKE / ASCEGU elkarteetako kideentzat eta mintegien bidez egingo da.

Bestetik, belaunaldi desberdinetakoen artean esperientziak eta iritziak trukatu eta jarraipena emateko konpromisoa hartu. Hau da, pertsona helduen eta gazteen artean topaketak antolatu, denentzako egokia den mailan.

Proiektu hau Goierri Lanbide Eskolako ikasleen eta gure elkarteko kideen artean gauzatuko da. Gazteentzat zein helduentzat galdeketa bat prestatu da, gazteek helduenganako eta helduek gazteenganako ikuspegia ezagutzeko helburuarekin. Emaitzak izango dira abiapuntu, aurrerantzean iritziak trukatu eta elkarlanean aritzeko.

Badakigu, harreman hauek funtsezkoak direla, bai baloreen transmisioan, bai elkarren errealitate ezberdinak ulertzeko garaian.