|
Hasiera: 2002ko maiatza.
DIAGNOSIA:
HURBILTZEN Planak dio:," nekazaritzan edo mota horietako jardueretan oinarritutako ekonomiak dituzten landa-ingurunetako herriak kinka larrian daudela. Hiriguneetako hornikuntzak eta zerbitzuak bermatzen duen bizi-kalitatea kontuan hartzen badugu, egoera eskasagoan daude landa-ingurunetako herriak".
Gipuzkoako Plan Gerontologiakoaren lehen helburua honako hau da: "Adineko pertsonak bere inguru naturalean mantentzea. Hau lortzeko, lehen estrategia diskriminazioaren aurka borrokatzea da, elkartasuna eta giza-kohesioa indartuz.
KOKAPENA:
ATAUN: Goierri/ Urola-Garaia eskualdeko herria da.
EZAUGARRIAK:
Landa-inguruneko herria da, baserri asko herri-gunetik urruti dauzkana. Biztanleria : 1535 biztanle. %24,2k 65 urtetik gora daukate, 371 lagunek, alegia. Egun, 282 lagun daude 70 urtetik gorakoak. 48 landa-giroko herrien artean, 42. postuan dago sailkatuta, asistentzia sanitarioaren hedadurari dagokionean. Egun, aurrekontuetako gastua pertsonako 6 eurotakoa da. (Hurbiltzen programatik ateratako datuak)
BURUTUTAKO JARDUERAK:
Udaletxean, herriko gizarte-zerbitzuko arduradunekin bilerak egin ziren. Alkatea, zinegotzia eta gizarte-laguntzailearekin ez ezik, herrian adineko pertsonen ardura edota zerikusia duten erakundeekin ere bai., Jubilatuen elkartekoekin eta Caritasekoekin, hain zuzen ere.
Ataunen , 70 urtetik gora duten 197 lagunen diagnosia, banan-banako galdeketa baten bidez egin da. Beste alderdi batzuk ere izan dira kontuan, hala nola:
· Elkarbizitza mota.
· Etxebizitzaren baldintzak.
· Mendeko pertsona den.
· Laguntza behar duen eta behar badu, zein motatako laguntza jasotzen duen
Istripu-arriskua duen eta gertatuz gero norengana jotzen duen.
BETETZEKO DAUDEN JARDUERAK:
1. Pertsona espezializatuen laguntzarekin banan-banako diagnosiaren eta diagnosi orokorraren ebaluazioa egitea.
2. Instituzio publikoetan eta erakunde eskudunetan azterketaren berri ematea.
3. Erakundeen laguntza eta oniritziarekin, adineko pertsonei egun dauden gizarte-zerbitzuen berri ematea.
4. Landa-ingurunetan bizi diren helduenganako sentsibilizazioa garatzea.
5. Pertsona hauen bizi-kalitatean eragin asaldatzailea duten bakardadeari zein isolamenduari aurre egitea.
6. Borondatezko taldeak martxan jarri.
|